Sarea

Sinadura_Lizarraldea_0baja

Lizarraldeko herritarrek ere Nafarroako eskualdaketarekin amaitu behar dela aldarrikatu dute

Iazko urrian Iruñerriko herritarren eskabideekin egin bezala, Lizarraldekoak ere Nafarroako Parlamentuko erregistroan entregatu dituzte. Herritarrek euren bizipenak kontatuz bete dituzte eskabideak. Egunerokoan euskaraz bizitzeko dituzten zailtasun eta trabak jaso dituzte bertan. Lizarraldeko AEKko kide Susana Bidartek esan duenez, “argi geratu da euskaldunok Nafarroan pariatzen dugun bereizkeriak bere horretan jarraitzen duela, bizi garen lekuaren arabera aitortzen […]

Continue Reading 0
Transilvania

Protokoloa gizarte zibilaren eta instituzioen arteko lankidetzarako tresna gisa aurkeztu da Transilvanian

Europako Kontseiluko Tokiko eta Erregioko Politiken Kongresuak (The Congress) Kontseiluko idazkari nagusia gonbidatu du Covasnan egindako biltzarrera. Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak hogei urte bete duela probestuz, The Congress delakoak tokiko eta eskualdeetako hizkuntza-politikak izan ditu hizpide urteko biltzarrean. Kontseiluko ordezkariak gizarte zibilaren ikuspegia partekatzeko gonbidatu dute antolatzaileek: “Uste dut oso garrantzitsua dela Europako […]

Continue Reading 0
Euskaragiletu programa: inforgrafia

Lan mundua euskalduntzeko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak

Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordea. Enpresa horien esperientzia gertutik ezagutzeko eta euskalduntzean urratsak ematen hasteko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugu eta Kontseiluak Euskaragiletu egitasmoa jarri du martxan. Dagoeneko euskalduntze-prozesu aurreratuak dituzten enpresen eta euskararen normalizazio-prozesuan urte luzez murgildutako enpresen esperientziaz mamitzeko […]

Continue Reading 0
Euskaragileak3

Euskaragileak enpresa batzordeak arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean aldaketa emateko konpromisoa berretsi du

Euskaragileak enpresa batzordearekin batera agerraldia egin du Kontseiluak. Batzordea sortu zenetik, 2015eko irailean, gaur egun arte egindakoaren berri emateaz gain, aurrera begirako erronken berri eman dute. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugula esan dute. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan du: “gaurtik bertatik hasi behar dugu aldaketa handi horretarako prestatzen, etorkizuneko langile […]

Continue Reading 0
DSC_0015

Herritarrek nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskatu dute Lizarraldean

Lizarraldeko euskalgintzak amaiera eman dio, apirilaren 19an aurkeztutako Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan ekimenari, azken asteotan eskualdean jasotako herritarren eskabideak Lizarrako Udalaren esku utziz. Guztira 668 eskabide bildu dituzte Lizarraldean, horietatik 342 Lizarran, 73 Villatuertan eta gainerakoak, eskualdeko herrietan banatuta. Lizarran bildutako eskaerak herriko udaletxeko erregistroan sartu dituzte maiatzaren 24an, ostegunarekin. Euskalgintzako ordezkariak aurkezpena egin zenean […]

Continue Reading 0
Miramar Jauregian aurkeztu du Kontseiluak Estatutu Berrirako proposamena

EAEko Estatutu berrirako hizkuntzaren atalerako proposamena egin du Kontseiluak

Aurkezpena egiteaz gain, Kontseiluko idazkari nagusiak erakunde horretako zuzendaritzaren izenean txostenaren ale bat eman dio Eusko Ikaskuntzako lehendakariari Eusko Legebiltzarrak autogobernua delako eztabaidaren baitan EAErako Estatu berri baterako eztabaida-prozesua zabaldu du eta, hizkuntzaren eta hizkuntza-eskubideen gaia nola kokatu berrikusteko aukera hau baliatu du Kontseiluak. Miramar jauregian aurkeztu du dokumentua Kontseiluko zuzendaritzak, Paul Bilbao, idazkari nagusiarekin […]

Continue Reading 0