Sarea

#Behingoz

Castellano

ORAIN DUGU AUKERA NAFARROAKO HERRITARREN HIZKUNTZA-ESKUBIDEEN BERMEA LORTZEKO

Aldaketaren legealdia deitu zaio Nafarroan bizitzen ari denari. Hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa izan da urtetan, eta orain euskarak eta euskaldunok behar dugun aldaketa gauzatzea lortu behar da, Euskararen Lege berria egiteko, plangintza eraginkorrak ezartzeko, euskararentzako baliabide duinak onartzeko eta euskaraz bizitzeko nahia sustatzeko.

Kontseiluak eragiten jarraitu du, baina Euskararen Lege zaharrak indarrean jarraitzen du. Gobernu berriaren hizkuntza politika herabetia da, onenean, eta euskararen garapenaren aurkako sektoreek bere horretan jarraitzen dute.

Aukera leiho bat zabaldu da, Nafarroako parlamentuan Euskararen Lege berria egiteko ponentzia bat abiatzea onartu baita. Zalantzan dago batzordearen osaketa. Beraz, zain egon ordez martxan jarri da Kontseilua. Euskarari Bidea Elkarrekin izeneko egitasmoa abiatu du eta horren baitan lan-bilerak antolatu ditu Nafarroako hainbat herrietan Lege berria idazteko asmoarekin. Baina Lege berriaren idazketan hasteak euskararen normalizazioaren aurka daudenak aktibatu ditu eta manifestazioa egin zuten Alternatiben Herriaren asteburuan Iruñean.

Egoera honen aurrean Kontseiluak ez du geldirik geratu nahi, bereziki orain delako aurrera egiteko une egokiena. Lege berriaren beharra jendarteratu nahi du eta horretarako mobilizazio jendetsua egingo du urriaren 27an, Iruñean. Aukera dago Lege berria idazteko eta bultzada eman behar zaio. Orain aurrera egiten ez bada, eragin kaltegarria luzerako izango da eta.

 

EUSKARAREN OFIZIALTASUNA ELKARREKIN LORTZEKO UNEA DA HAU

Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea eskubide bat da. Herritarrek horren beharra dute, orain arte zonifikazioak euskaraz bizitzeko aukera ukatu baitie. Beraz, ezin izan dute euskaraz bizi. Nahi bai, baina ezin. Nafarrek duten eskubidea zapaltzen da egun indarrean dagoen legearekin. Lege Berri baten beharra dago, beraz, eskubiderik ez urratzeko. Lege hori marrazten ari da Kontseilua nafarrekin batera elkarlanean. Baina lege hori gauzatzeko eta praktikara eramateko, herritarren indarra ezinbestekoa da. Eta orain da aldaketarako unea, elkarrekin euskararen ofizialtasuna lortzekoa. Eskuartean dugun aukera baliatu behar dugu pasatzen utzi gabe; bestela, berriz ere aukera hau etorri bitarte (etortzen bada) luze itxaron beharko dugu.

Euskararen ofizialtasuna ez da bakarrik nafarrei eragiten dien gaia, euskal herritar guztiei baizik. Euskaldun guztien arazoa da Nafarroak bizi duen egoera injustua. Beraz, guztiok bat egin behar dugu eta guztiok eskatu behar dugu ofizialtasuna. Norbanako gisa baino, kasu honetan, herri moduan jokatu behar dugu; bat egin behar dugu eta elkarrekin bidea egin, aldarrikatu, eragin. Izan ere, legeak pertsonen arteko berdintasuna emango du. Beraz, berdinzalea den legearen alde Iruñeako kaleak hartuko ditugu urriaren 27an.

MOBILIZAZIOA

Ofizialtasuna behingoz lortzeko, mobilizazioa izango da urriaren 27an, Iruñean. Nafarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dugu, zonifikazioarekin amaitzea eskatuko dugu eta euskara Nafarroa osoan ofiziala egingo duen Lege berri baten beharra plazaratuko dugu. Alderdi politikoei eskatuko diegu gurekin batera bidea egitea, ofizialtasuna lortzeko azken urratsa beren esku baitago. Hortaz, beraiek ere zabaldu den aukera baliatu behar dute eta arduraz jokatu.

  • NOIZ. Urriaren 27an, larunbatean.
  • NON: Iruñean

 

Eduki zerrenda:

· Ekimenaren aurkezpena, agerraldia

· Nafarroako parlamentuko batzordean

· Ekimenaren xehetasunak, aurkezpena

· Euskal Herriko euskalzaleen deia

· Eragileen agerraldia

· #BEHINGOZ agerraldien argazki bilduma

 

 

Euskarriak:

Profileko irudia:                                                              Iragarpen irudia:                                               Pastikoa:

profiletarako              PEGATINA_EONGO_BEHIGOZ_def          Plastikoa

 

Udaletxe aurreko argazkietarako euskarriak:

Captura de pantalla 2018-07-25 a las 13.36.13                   Captura de pantalla 2018-07-25 a las 13.36.33

Nondik norakoak azaltzeko ikus-entzunezkoak:

· Ikusi: EUSKARARI BIDEA ELKARREKIN