Sarea

Blogak Archive

LUHI3 aurkezpena

Arnasguneak politiken erdigunera (Paul Bilbao Sarria eta Josu Labaka Zuriarrain)

Zalantzarik ez dago, azken urteotan hizkuntza gutxituen normalizazio-prozesuetan arnasguneek garrantzi handia hartu dutela. Izan ere, arnasgune horietan inguruko erdaren nagusitasunari aurre egin eta euskara nagusi edo hegemoniko izatea lortu dute. Euskaldunon kontzentrazio nabarmena dago leku horietan, eta euskara modu naturalean transmititzen da. Leku horietan euskaldunok lasai har dezakegu arnasa, lasai egin dezakegu euskaraz, bai baitakigu […]

Continue Reading 0
2dEmanEuskarariBerdintasunarenAlde

Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde (Paul Bilbao Sarria)

Gaitz orok du zeinek bere gaitzago esaldia entzun nion behin lagun bati Nafarroako Gobernuak duela bi urte eta erdira arte garatzen zuen hizkuntza-politikaz, hain zuzen ere, denborak aurrera egin ahala, imajina ezinezko urrats berriak egiten baitzituen euskaldunak are gehiago zokoratzeko. Gainera, neurri horiek hartzea ahalbidetzen zion corpus juridikoa bazuen, Euskararen Legea. Izan ere, ez dugu […]

Continue Reading 0
IMG_6965

2018ari begira

Twitterrek orain 280 karaktere idazteko aukera ematen du, lehengo 140ren ordez. Hori probestuz, aurreko ostegunean honako txioa idatzi nuen: Jauzia egiteko aukera errealak daude. Har dezagun bidegurutzean norabide bateratua eta estrategia partekatu dezagun euskararen normalizazioa erdiesteko. Horretarako, eragile guztiak subjektu aktibo bihurtu eta instituzioekin konplizitateak eraiki. Egun horretan, goizean, Kontseiluak gosari-aurkezpena antolatu zuen Donostiako hotel […]

Continue Reading 0
diptico a4 (alta)

Bultza dezagun aukera hau (Zigor Etxeburua)

Euskalgintzak abiatu duen Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan kanpainaren testuinguruan, errejimen zaharreko hainbat politikariri entzun diegu esaten euskararen eskualdekatzeari eutsi behar zaiola, euskaldunak gutxi garela argudiatuz. Beren «argudioekin», ingelesa bertakotu dute eta euskara eta euskaldunak arroztu gaituzte. Euskara hizkuntza gutxitua da Nafarroan, bere lurraldean, murriztu eta gutxietsi duen jazarpen politika baten ondorioz. Ordea, ingelesa, errumaniera edo […]

Continue Reading 0
DM-GjO6XUAAj5AG

Errigora (Paul Bilbao Sarria)

Berriz ere ate-joka dugu Errigoraren kanpaina berria, eta, egia esan, beste behin asmatu dute leloarekin: ZUBIGINTZA. Are gehiago, iazkoarekin lotzeko aukerak ematen ditu aurtengoak: Errigorago gaitezen, zubigintzaren bidez. Kanpainan dioten moduan, zubiek amildegien bidea egiten dute eta amildegiak gurutzatzeko artea da, aparteko munduak lotzen dituzte zubiek. Eta, zalantzarik ez, Errigoraren zubien bidez Cascante eta Errezil, […]

Continue Reading 0
kartela2

Lege berria, poztu gaitezen (Zigor Etxeburua)

Euskaldunok naturalizatu egin dugu hizkuntza zapalkuntza egoera, baina hori ez da naturala. Hainbesterako da barneratzea, ezen poztu egiten baikara gure etxean euskaraz egiten digutenean ere, arrunta behar lukeenean. Pozten gara, kide bat topatzen dugulako parean, baina batez ere, aitortuak sentitzen garelako pozten gara. Lehena, gutxiengo izaera duen komunitatearen ezaugarria litzateke, ordea, bigarrena, gutxiagotutako jendartearena. Nafarroan […]

Continue Reading 0