Sarea

Euskararen normalizazioan esperientzia duen Cikautxo enpresara bisita egin dute euskaragiletzeko

Euskaragile diren enpresetara bisitak egitea da Euskaragiletu programaren funtsa. Gaur, uztailaren 18an, ekimenaren lehen bisita egin dute hainbat enpresek Cikautxora. Beren hizkuntza politika eta euskara plana gertutik ezagutu ahal izan dute eta Cikautxoren esperientziatik asko ikasi dutela aitortu dute parte hartzaileek.

UNADJUSTEDNONRAW_thumb_874

Bizkaiako Berriatua herriko motorra den Cikautxo enpresan izan da Euskaragiletu programaren lehen hitzordua. Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordeko kide da Cikautxo. Esparru honetan, tantaka-tankaka, aurrerapausoak eman dituzte eta euskalduntze prozesuan erreferente bilakatu dira beste hainbat enpresentzat. Hori dela eta, gaur, Cikautxo enpresa bisitatu dute euskararen normalizazioan urratsak eman nahi dituzten hainbat enpresek, tartean Fagor Industrialek, Goimekek, OBE Hettichek, Danobatek eta Ekinek.

Goizeko 10:00etan hasi da bisita eta Cikautxoren tripak, enpresa bera eta beren lan ildo nagusiak, erakutsi dituzte bertako ordezkariek. Ondoren, bilera gela batean bildu dira bertaratutako guztiak eta Kontseiluko ordezkariak ekimenaren zertzelada orokorrak azaldu eta gero, Cikautxoko ordezkariek hartu dute hitza. Beren hizkuntza politiken berri eman dute eta euskararen normalizazioan lan egiteko metodologia nahiz emandako pausoak azaldu dituzte. Euskara-planaren bilakaera aurkeztu dute eta bertatik jasotako onurak eta balio erantsiak aipatu dituzte.

Aurkezpenaren ondotik, partaide guztien arteko elkarrizketa sortu da. Bakoitzak bere zalantzak azaldu ditu, galderak egin eta beren esperientzia partekatu dute. Solasaldia onuragarria eta baliagarria izan dela aitortu dute guztiek. Cikautxoren errealitatea ezagutzea eta emandako urratsak bertatik bertara ezagutu ahal izatea aberasgarria izan dela gaineratu dute.

Saretu:

, , , , , , , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna