Sarea

Tag Archives | 2016

Megasaria2016

Megasaria ordainetan euskarari energia emateagatik

Lizarran bizi den Ibai Vergarari egokitu zaio Euskal Tonbolaren aurtengo Megasaria. Bigarren aldia da Euskal Tonbolak banatzen dituen sari guztien sorta osoa zozkatzen dena. Bere ekarpenaren eta berea bezala milaka euskal herritarren ekarpenari esker egiten du lan euskalgintzak euskararen normalizazioan urratsak ematen. ‘Zure energiarekin euskarak ez du mugarik’. Horixe da Euskal Tonbolaren leloa eta proiektuaren […]

Continue Reading 0
Hezkuntza-LEP

Nafarroako araudia lehenbailehen aldatu behar da administrazioak euskaraz lan egin dezan

Nafarroako Auzitegi Nagusiak hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) euskarazko postu guztiak bertan behera utzi izana gaitzetsi du Kontseiluak, bai eta, beste behin hizkuntza-eskubideen gaia judizialitu izana ere. Horrek agerian utzi du, Nafarroako Gobernuak administrazio osoak euskarak lan egin ahal izateko araudia osatu behar duela. Horretarako, berehalako neurriak hartu behar dira, besteak beste, 29/2003 Foru Dekretua […]

Continue Reading 0
ELENen urteko batzarra Bartzelonan

Europako Hizkuntzen Berdintasunaren aldeko Sarearen Batzar Nagusian hartu du parte Kontseiluak

Aurten, Bartzelonan bildu dira hizkuntza gutxiagotuen alde lan egiten duten Europako gizarte eragile nagusienak. Plataforma per la Llengua arduratu da aurten hogeita bi estatutan berrogeita lau hizkuntza gutxiagotuen alde lan egiten duten eragileen bilgunearen Batzar Nagusia antolatzeaz. Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusi Paul Bilbaok ere parte hartu du erakunde horretako sortzailea baita. Bartzelona futbol-taldeko […]

Continue Reading 0
Lakua20160914

Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak

EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz; besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko eta garatzeko. EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak UEMAk eta Kontseiluak. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak antolatu dituzte bi eragileek elkarlanean azken hiru urteotan eta bertan jasotako emaitzak txertatu dituzte orain egindako proposamenean. Ildo horretan egin zen […]

Continue Reading 1
euskaraz-bizi-nahi-dut-logoa

Normalizazioa erdiesteko epeak zehazteko garaia da

PSE-EEk atzo sarean zabaldutako bideoaren aurrean KONTSEILUAk benetako eztabaida saihestu nahi izana leporatu dio alderdiari, eta interes politiko zehatzak asetzeko gezurrak zabaltzea zilegia ez dela gaineratu du. KONTSEILUAk betidanik aldarrikatu du hizkuntza-politikaren gaiak zentralitatea hartu beharko lukeela hauteskunde-kanpainetan, finean, herritarrok jakin behar dugu gure eskubideen bermerako zer-nolako proposamenak egiten dituzten alderdi politikoek. Halere, elementu faltsuekin […]

Continue Reading 0
talde-antolatzailea-2016-6-21

Protokoloa jasotzen ari den ekarpenen mailarekin pozik agertu da Talde Antolatzailea

Donostian bildu da gaur Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren talde eragilea abendura arteko lan ildoa finkatzeko. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Talde Antolatzailea osatzen duten ECMI, ELEN, UNPO, CIEMEN, LINGUPAX International eta PEN International erakundeetako ordezkariak elkartu dira gaur Donostiako Tabakaleran Protokoloaren prozesuari jarraipena egiteko. Ekarpenen berri jaso dute eta oso positibo baloratu dute orain arte egindako […]

Continue Reading 0