Sarea

Tag Archives | 2018

UrtekoIrakurketa20181116

Hizkuntza-politiketan akordioak bultzatzea izango da datozen urteetarako erronka

Iaz abiatutako bideari jarraituz, 2018an euskararen normalizazio prozesuak eman duenaren inguruko irakurketa egin du Kontseiluak Bilbon egindako ekitaldian. Amaitzear dagoen urteari begira jarri eta balantzea egiteko tartea hartu du Kontseiluak. Urtearen azken hondarretan hanka sozialak presentzia nabaria izan duela azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Behingoz lelopean egindako mobilizazioa, euskaraz bizitzeko tresna eta espazio […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ELENek Batzar Nagusia egin du Dublinen

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu du Europako hizkuntza gutxituen gizarte eragileen sarean Europako hainbat hizkuntza gutxituren normalizazioaren alde lan egiten duten eragileen bilgunea da ELEN, eta urteko Batzar Nagusia egin du Dublinen. Kontseilua ELENeko sortzaileetako bat da, eta egun zuzendaritza-batzordean egoteaz gain, lehendakariordetza ere badu. “Urteko Batzar Nagusiak aukera ematen digu ELENeko kide […]

Continue Reading 0
BatzarNagusia2018

Donostiako Protokoloa oinarri, hizkuntza-politika berrirako gakoak aurkeztuko ditu Kontseiluak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten bazkideek urteko batzarra egin dute Gasteizen. 2017ko balantzea onartzearekin batera, 2018rako kudeaketa plana onartu dute aho batez. Aurten ere Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloari lotuko zaio ekimen nagusia. Dokumentua Euskal Herriko egoerara egokitu ondoren, honek oinarria jarri du aurten hizkuntza-politika berri baterako proposamena egiteko. 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren […]

Continue Reading 0
Zenbaki sariduna

Tripontziak 102.000€ utzi ditu Urduñan

Badugu Tripontzia Urteberriko Sariaren zenbaki sariduna: 09550! 60.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Zuberoa’ serieak irabazi du. 6.000€-ko sariak eramango dituzte, zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Diaspora. Goizeko 09:30ean egin da zozketa, Beasainen, notarioaren aurrean, eta datozen orduetan espero da irabazleak lokalizatzea. Boletoa Urduñan (Bizkaia) saldu zela jakin da; […]

Continue Reading 0