Sarea

Tag Archives | arnasguneak

LUHI4

Arnasguneen lanketan garapen jasangarriaren ikuspegia txertatu beharra ondorioztatu da “Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldiaren laugarren edizioan

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera”jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk.  Arnasguneen alde egotetik arnasguneen alde egitera pasa behar dela ondorioztatu dute laugarren jardunaldi hauetan, bai eta subjektu juridiko gisa egituratzearen beharra. Horretaz gain, arnasguneen garapen jasangarriaren ikuspegitik gaian sakontzeko diziplina arteko ikerketa aplikatuko egitasmo berriak garatzea […]

Continue Reading 0
luhi4_AURKEZPENA

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia egingo da Azpeitian

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Laugarren edizioa den honetan lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dira. Topaketa urriaren 10ean egingo da Azpeitian eta matrikula egiteko epea zabalik dago: www.ueu.eus Aurkezpenean Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko […]

Continue Reading 0
Lakua20160914

Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak

EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz; besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko eta garatzeko. EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak UEMAk eta Kontseiluak. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak antolatu dituzte bi eragileek elkarlanean azken hiru urteotan eta bertan jasotako emaitzak txertatu dituzte orain egindako proposamenean. Ildo horretan egin zen […]

Continue Reading 1
LUHI3 aurkezpena

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna aztertuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa” jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Edizio honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz. Honokoarekin hiru urteko zikloa itxi egiten da, eta […]

Continue Reading 0