Sarea

Tag Archives | Bazkideak

BatzarNagusia2018

Donostiako Protokoloa oinarri, hizkuntza-politika berrirako gakoak aurkeztuko ditu Kontseiluak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten bazkideek urteko batzarra egin dute Gasteizen. 2017ko balantzea onartzearekin batera, 2018rako kudeaketa plana onartu dute aho batez. Aurten ere Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloari lotuko zaio ekimen nagusia. Dokumentua Euskal Herriko egoerara egokitu ondoren, honek oinarria jarri du aurten hizkuntza-politika berri baterako proposamena egiteko. 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren […]

Continue Reading 0
Lakua20160914

Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak

EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz; besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko eta garatzeko. EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak UEMAk eta Kontseiluak. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak antolatu dituzte bi eragileek elkarlanean azken hiru urteotan eta bertan jasotako emaitzak txertatu dituzte orain egindako proposamenean. Ildo horretan egin zen […]

Continue Reading 1
Naf-Parlam-2015-12-15

Nafarroako Euskararen legea aldatzeko prozesua elkarlanean egitea proposatu du euskalgintzak

Abenduaren 15ean Nafarroako Euskararen Legeak 29 urte beteko dituela oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan. Bertan, legeari buruzko gogoetak luzatu dizkio Nafarroako Gobernuari, Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Legea aldatzea, euskalgintzarekin elkarlanean aritzea eta behar diren baliabideak eskaintzea eskatu dizkio Gobernuari eta legearen aldaketa prozesuan laguntza eta lan egiteko […]

Continue Reading 0