Sarea

Tag Archives | Donostia

BEHINGOZ_Donostia

Herri bezala erantzunez, urriaren 27an Iruñera joateko deia egin dute Donostian

Lekuan leku euskararen normalizazioa eta pertsonen hizkuntza-eskubideak guztion erantzukizuna direla aldarrikatu du Donostian euskaltzale talde batek. Hori horrela, urriaren 27an Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Euskararen ofizialtasuna eskatuko da hiru zutabez osatuko den mobilizazioan. 17:00etan abiatuko dira Gazteluko plazatik, Media Luna parketik eta Iturramatik. Olatz Beobide aktore eta zuzendari donostiarrak irakurri […]

Continue Reading 0
Z32A6765

Hizkuntza-politika berria egikaritzeko bidea marraztuko da Protokoloaren Euskal Herriko Garapenarekin

Esparru ezberdinetako eragileen arteko elkarlana oinarri izan duen lanketaren emaitza berria aurkeztu du Kontseiluak. 2016ko abenduan Donostiako Protokoloa aurkeztu zenetik egindako lanaren emaitza da Protokoloaren Euskal Herriko Garapena, euskararen betaurrekoetatik Protokoloa garatzeko gidaliburua dena. Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak esan duenez, “2016ko abenduaren 17an Protokoloa aurkeztu eta berehala izan genuen argi harri bitxi hori landu […]

Continue Reading 0
talde-antolatzailea-2016-6-21

Protokoloa jasotzen ari den ekarpenen mailarekin pozik agertu da Talde Antolatzailea

Donostian bildu da gaur Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren talde eragilea abendura arteko lan ildoa finkatzeko. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Talde Antolatzailea osatzen duten ECMI, ELEN, UNPO, CIEMEN, LINGUPAX International eta PEN International erakundeetako ordezkariak elkartu dira gaur Donostiako Tabakaleran Protokoloaren prozesuari jarraipena egiteko. Ekarpenen berri jaso dute eta oso positibo baloratu dute orain arte egindako […]

Continue Reading 0
LUHI3jendea

Lurralde antolaketan ELEren balioa praktikan erakutsiz eman zaio hiru urteko zikloari amaiera

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien 3. edizioa egin da Donostian. LUHI jardunaldiek duela hiru urte jarritako helburua bete dutela berretsi da bertan. Hainbat jardunek euskararen garapenean izan litzaketen ondorioez hausnartu dute; beste herri batzuetan egoera horiei nola erantzun zaien aztertu da; gurean eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko tresna eskatu zen; tresna hori sortu aplikatu eta ebaluatu egin […]

Continue Reading 0
afitxa_aurkezpen

Kontseiluak eta Donostia2016 Fundazioak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren egitasmoa azalduko diete gizarte eragileei

Euskal Herriko bost hiriburutan izango dira Aurkezpen Hitzaldiak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta DSS2016 EU Fundazioak susturik, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatuko dute abendurako. Europa osoko gizarte eragileen, antolakundeen eta adituen artean landutako dokumentu bat izango da, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko hartu beharreko gutxieneko neurriak jasoko dituena. (gehiago…)

Continue Reading 0
_32A3162-txikia

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko Batzorde Zientifikoa lanean hasi da

DSS2016EU eta EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUAK sustaturik eta Nazioarteko Erakundez osatutako Talde Antolatzaileak gidaturik, Batzorde Zientifikoak Protokoloaren lehen zirriborroa marraztuko du egunotan, Donostiako Tabakalera Kultur Gunean. Nazioarteko adituek osatzen dute batzordea, hizkuntza alorrean eta legedi alorrean izen handiko akademikoak dira. Irakasleez gain, instituzioetan aholkulari direnek ere osatzen dute Batzordea. Protokoloa neurri zehatzak biltzen dituen dokumentu […]

Continue Reading 0