Sarea

Tag Archives | euskara

WhatsApp Image 2018-09-05 at 10.08.27-2

Behingoz euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko da urriaren 27ko mobilizazioan

Kalera irteteko deia egin du Kontseiluak. Urriaren 27an mobilizazio handia egingo da, 17:00etan hasita, nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako […]

Continue Reading 2
Captura de pantalla 2018-07-23 a la(s) 10.20.19

Erroko aldaketa egin behar da administrazio euskalduna lortzeko

Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko dekretu baterako proposamena egin du Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu behar du eta Kontseiluak bere ekarpena landu eta aurkeztuko die alderdiei. Neurri zehatzez gain, sistema bera aldatu beharra dago Kontseiluaren ustez. Azken hiru hamarkadetan hobetu egin da euskara era batera edo bestera ezagutzen duten langileen kopurua Araba, Gipuzkoan eta […]

Continue Reading 0
unnamed-10

Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute argazki bidez

Aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea eta Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak ere bat egin du doakotasunaren aldarriarekin. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea dohainik izateko proposamena landu zuen 2017an eta aurten ere bat egin dute hainbat euskaltegik aldarri horrekin. Doakotasuna eskatzen dute justiziazkoa delako eta herriko kohesionatua izan nahi […]

Continue Reading 0
Euskaragiletu programa: inforgrafia

Lan mundua euskalduntzeko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak

Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordea. Enpresa horien esperientzia gertutik ezagutzeko eta euskalduntzean urratsak ematen hasteko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugu eta Kontseiluak Euskaragiletu egitasmoa jarri du martxan. Dagoeneko euskalduntze-prozesu aurreratuak dituzten enpresen eta euskararen normalizazio-prozesuan urte luzez murgildutako enpresen esperientziaz mamitzeko […]

Continue Reading 0
Euskaragileak3

Euskaragileak enpresa batzordeak arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean aldaketa emateko konpromisoa berretsi du

Euskaragileak enpresa batzordearekin batera agerraldia egin du Kontseiluak. Batzordea sortu zenetik, 2015eko irailean, gaur egun arte egindakoaren berri emateaz gain, aurrera begirako erronken berri eman dute. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugula esan dute. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan du: “gaurtik bertatik hasi behar dugu aldaketa handi horretarako prestatzen, etorkizuneko langile […]

Continue Reading 0
DSC_0015

Herritarrek nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskatu dute Lizarraldean

Lizarraldeko euskalgintzak amaiera eman dio, apirilaren 19an aurkeztutako Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan ekimenari, azken asteotan eskualdean jasotako herritarren eskabideak Lizarrako Udalaren esku utziz. Guztira 668 eskabide bildu dituzte Lizarraldean, horietatik 342 Lizarran, 73 Villatuertan eta gainerakoak, eskualdeko herrietan banatuta. Lizarran bildutako eskaerak herriko udaletxeko erregistroan sartu dituzte maiatzaren 24an, ostegunarekin. Euskalgintzako ordezkariak aurkezpena egin zenean […]

Continue Reading 0