Sarea

Tag Archives | hizkuntza eskubideak

Argazkia @AccioCulturalPV

“Espainiako estatuak hizkuntza-kudeaketa desegokia egiten du, berezko hizkuntzen kaltera”

Acció Cultural del País Valencià – ACPV erakundeak gonbidatuta hitzaldia eman du Kontseiluko idazkari nagusiak Valentzian. ACPVk beste hizkuntza-komunitate gutxiturekin elkarlanean jorratutako “Lurralde-hizkuntzak helduen enplegagarritasun tresna” plataformaren aurkezpenean hartu du hitza Kontseiluko idazkari nagusiak eta Espainiako Estatuan hizkuntza-eskubideak zertan diren eta erronkak non dauden aurkeztu du gaur Valentzian. Lehenik eta behin Kontseiluko ordezkariak auzitan jarri […]

Continue Reading 0
Transilvania

Protokoloa gizarte zibilaren eta instituzioen arteko lankidetzarako tresna gisa aurkeztu da Transilvanian

Europako Kontseiluko Tokiko eta Erregioko Politiken Kongresuak (The Congress) Kontseiluko idazkari nagusia gonbidatu du Covasnan egindako biltzarrera. Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak hogei urte bete duela probestuz, The Congress delakoak tokiko eta eskualdeetako hizkuntza-politikak izan ditu hizpide urteko biltzarrean. Kontseiluko ordezkariak gizarte zibilaren ikuspegia partekatzeko gonbidatu dute antolatzaileek: “Uste dut oso garrantzitsua dela Europako […]

Continue Reading 0
Estrasburgo2_20170316

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak Europako Instituzioetan erreferente izateko lehen urratsak egin ditu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Europako Parlamentuko Intergrupoan aurkeztu du eta Europako Kontseiluko zenbait arduradunekin bildu da Estrasburgon Paul Bilbaok adierazi bezala “Abenduaren 17an, Donostian, zerbait garrantzitsua lortu genuela esan genuen, etorkizunari begira, hogeita hamar hizkuntza-komunitate baino gehiagoko ehundik gora eragilek, Europa beste oinarri batean eraikitzeko tresna adostu genuela esan genuen, eta orain uzta hori […]

Continue Reading 0

Mediku euskaldunak eskatuz gutuna idatzi diogu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari

Behin berriro ere, udara iritsi eta euskaraz artatuak izateko eskubiderik gabe gelditu gara euskaldunok. Hori da hainbat herritako (Aulesti, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Errezil, Oiartzun,…) osasun zerbitzuetan gertatu dena, hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten ordezko medikuak ezarri baitituzte. Ez da egoera berria, aurreko urteetan ere horrelako kasuak gertatu izan dira. Iazko ekainaren 12an, Legebiltzarrean, Osasun sailburuak […]

Continue Reading 0
EuropakoParlamentua20160601

Iruñeko haur-eskolen afera, ETBren itzaltzea eta Baztango euskara planaz hitz egin du Paul Bilbaok Europako Parlamentuan

Hainbat hizkuntza-komunitateetako gizarte eragileek haien egoera azaldu dute Europar Parlamentuan, Bruselan, “Respecting linguistic diversity? Language Discrimination in the European Union” goiburupean egin den saioan. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eman du euskarak Euskal Herrian duen egoeraren berri. (gehiago…)

Continue Reading 0
2-urteko-txostena16-5-17

“Bidea urratuz, aldaketak lortu dira”

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak “Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2015” txostena aurkeztu du Iruñean. Herritarrek bidalitako gertaeren bilduma da Behatokiko Garbiñe Petriati zuzendariak hedabideen aurrean aurkeztu duena. 2015ean ere, herritarren determinazioari esker hainbat egoerari konponbidea ematea lortu da. Txostena www.behatokia.eus webgunean ikus daiteke. Herritarrek Euskararen Telefonoaren bidez zein Akuilari telefonoetarako aplikazioaren bidez Behatokira helarazitako gertaerek, 2015eko hizkuntza-eskubideen […]

Continue Reading 0