Sarea

Tag Archives | hizkuntza-politika

Mehatxuei eta politika atzerakoiei aurre egiteko konpromisoa eskatu dute euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko eragileek

Estrategia bateratua adostu dute Kontseilua, AMESA, Iniciativa Pol Asturianu, NOGARA, Plataforma per la Llengua, ÒMNIUM eta Acció Cultural del País Valencià erakundeek Aldi bereko agerraldiak egin dituzte Donostian, Pontevedran, Valentzian eta Bartzelonan eragileetako eledunek. Donostian, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Proiektuetako arduradun Haizpea Abrisketak hartu dute parte. Bilbaok azaldu du estrategia eragileon kezketatik abiatu […]

Continue Reading 0
Euskal_Hirigune_Elkargoa

Euskal Elkargoak bozkatutako deliberoak: urrats bat, bide luzea egiteko

Euskal Elkargoko Herriarteko Kontseiluak euskara bere lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki aitortu du delibero baten bidez. Euskararen alde gisa horretako adierazpen bat onartzen den lehen aldia da. Horrekin batera, Euskal Hirigune Elkargoaren Euskararen Aldeko Politika delako dokumentua onartu du. Bertan hizkuntza-politikaren erreferentziazko koadroa osatzen da: ildo nagusiak, estrategiak eta helburuak zehaztu dira eremuz eremu. Bilkuran izan […]

Continue Reading 0
LaLlenguaNOEsToca

Hizkuntza-politika egiteko eskubidea, hizkuntzak eta hezkuntzak garapena izan dezan

Estatu Espainiarrak Kataluniako hezkuntzari egindako azken mehatxuaren aurrean, Kontseiluak kanpo esku-hartze argia ikusten du. Estatuen injerentziak hizkuntzen normalizazioan eta hezkuntzaren garapenean, ez dira berriak, ongi aski dakigu hori Euskal Herrian. Azken urteotan, baina, inolako lotsarik gabe ari dira hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateen kontra; izan LOMCE, izan udaletan euskara lehenesteko planak… Hogeita hamar urte baino gehiagoko […]

Continue Reading 0
ZonifikazioaGainditu

Paul Bilbao: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”

Idazkari nagusi Paul Bilbaok eskaera zuzena egin die aldaketaren alderdiei: “Berreraiki ezazue 2011n Euskararen legea ordezkatzeko zuetako gehienok Parlamentuan erakutsi zenuten adostasuna.” Herri batzuei eremu mistoan sartzea ahalbidetuko dien lege aldaketa egitea proposatu dute lau alderdiek. Kontseiluarentzat ez da ulertzen erraza planteamendu hori egin izana. “Behin eta berriz, urteetan, aldarrikatzen ari gara Lege horrek zein […]

Continue Reading 0
Naf.Parlamentuan20170201

Nafarroako Parlamentuko presidenteari aurkeztuz hasi du Donostiako Protokoloak arduradun instituzionalekin egingo duen ibilbidea

Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin bildu da gaur Kontseilua. Iazko abenduaren 17an Kursaalen aurkeztutako Donostiako Protokoloa izan dute hizpide Aznarezek eta Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak edo Donostiako Protokoloak 185 neurri jasotzen ditu. 1996an Bartzelonan sinatutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren gauzapen praktikoa egin dadin neurriak dira guztiak. Nafarroan lehen aldiz euskararen […]

Continue Reading 0
Condestable20161216

Euskararen Lege berria idazteko eskatu dio Kontseiluak Nafarroako Parlamentuari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñeko Kondestable Jauregian. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak, Parlamentuko presidenteari, Ainhoa Aznarezi, lege berria idazteko luma oparitu dio. Ekitaldian, urte hauetan guztietan Legeak ezarritako egoeraren ondorioz izan dituzten bizipenen berri ere eman dute hainbat herritarrek. Alderdietako, eragile sozialetako eta euskalgintzako ordezkariak izan dira ekitaldian. Ekitaldia egitearen […]

Continue Reading 0