Sarea

Tag Archives | jardunaldia

LUHI4

Arnasguneen lanketan garapen jasangarriaren ikuspegia txertatu beharra ondorioztatu da “Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldiaren laugarren edizioan

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera”jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk.  Arnasguneen alde egotetik arnasguneen alde egitera pasa behar dela ondorioztatu dute laugarren jardunaldi hauetan, bai eta subjektu juridiko gisa egituratzearen beharra. Horretaz gain, arnasguneen garapen jasangarriaren ikuspegitik gaian sakontzeko diziplina arteko ikerketa aplikatuko egitasmo berriak garatzea […]

Continue Reading 0
Euskararen legea Iruñea

Hizkuntza-berdintasun erreala bermatuko duen lege berriaren beharra aldarrikatu dute

Gaur egin da Iruñean “Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldian. Nafarroan egun ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde ikuspegitik, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolingustikoa eta euskara garatzeko trabak aztertu dira bertan. 100 pertsonek parte hartu duten jardunaldian gaur egun herritarren eskubideak juridikoki aitortzeko, eta beraz, instituzioek eskubideak bermatzeko betebeharra izateko, dagoen aukera bakarra ofizialtasuna ezartzea […]

Continue Reading 1
luhi4_AURKEZPENA

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia egingo da Azpeitian

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Laugarren edizioa den honetan lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dira. Topaketa urriaren 10ean egingo da Azpeitian eta matrikula egiteko epea zabalik dago: www.ueu.eus Aurkezpenean Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko […]

Continue Reading 0
euskararen legea azkena

“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia egingo da Iruñean

“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Bertan Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira alde batetik, bai eta ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak ere. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula zabalik dago (DOAN): www.ueu.eus Aurkezpenean Ane Sarasuak, UEUko idazkari nagusiak; […]

Continue Reading 0
LUHI3 aurkezpena

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna aztertuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa” jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Edizio honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz. Honokoarekin hiru urteko zikloa itxi egiten da, eta […]

Continue Reading 0