Sarea

Tag Archives | kontseilua

Euroituna5Ebaluazioa20181205

“Oso larria iruditzen zaigu lehen ebaluazioa egin zenetik hainbat hutsune konpondu ez izana”

Espainiako Estatuak, Erregio edo Gutxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren betetzeari buruzko bosgarren txostena argitaratu du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aztertu eta honen gaineko iritzia eman dute. Aurreko txostenetan jasotako gomendioen errepikapena da bosgarren hau. Justizia eta auzitegiekin lotutako gomendioak lehen ebaluaziotik bete ez izana larria iruditzen zaie bi erakundeei. Halaber, Nafarroako zatiketarekin […]

Continue Reading 0
LangileakEuskaraldia

Kontseiluko langile taldeak ere bat egin du Euskaraldiarekin

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte ere ahobizi izango da Kontseiluko langile taldea. Euskaraldiak egindako proposamenari jarraituz bat egin dute hizkuntza- ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Andoaingo egoitzan egin dute argazkia atxikimendua adierazteko. Ekimenean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago irailaren 20az geroztik. Ahobizi edo belarriprest izan nahi dutenek, www.euskaraldia.eus webgunen egin dezakete, baita egitasmoa sustatzeko hainbat herritan […]

Continue Reading 0
WhatsApp Image 2018-09-05 at 10.08.27-2

Behingoz euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko da urriaren 27ko mobilizazioan

Kalera irteteko deia egin du Kontseiluak. Urriaren 27an mobilizazio handia egingo da, 17:00etan hasita, nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako […]

Continue Reading 2
Captura de pantalla 2018-07-23 a la(s) 10.20.19

Erroko aldaketa egin behar da administrazio euskalduna lortzeko

Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko dekretu baterako proposamena egin du Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu behar du eta Kontseiluak bere ekarpena landu eta aurkeztuko die alderdiei. Neurri zehatzez gain, sistema bera aldatu beharra dago Kontseiluaren ustez. Azken hiru hamarkadetan hobetu egin da euskara era batera edo bestera ezagutzen duten langileen kopurua Araba, Gipuzkoan eta […]

Continue Reading 0
unnamed-10

Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute argazki bidez

Aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea eta Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak ere bat egin du doakotasunaren aldarriarekin. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea dohainik izateko proposamena landu zuen 2017an eta aurten ere bat egin dute hainbat euskaltegik aldarri horrekin. Doakotasuna eskatzen dute justiziazkoa delako eta herriko kohesionatua izan nahi […]

Continue Reading 0
Euskaragiletu programa: inforgrafia

Lan mundua euskalduntzeko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak

Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordea. Enpresa horien esperientzia gertutik ezagutzeko eta euskalduntzean urratsak ematen hasteko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugu eta Kontseiluak Euskaragiletu egitasmoa jarri du martxan. Dagoeneko euskalduntze-prozesu aurreratuak dituzten enpresen eta euskararen normalizazio-prozesuan urte luzez murgildutako enpresen esperientziaz mamitzeko […]

Continue Reading 0