Sarea

Tag Archives | LAG

LuHi

UEMAk eta Kontseiluak atzerapausotzat jo dute EAEn lurraldea antolatzeko gidalerroetan euskara helburuen artetik kendu izana

Hasierako Onarpenaren dokumentuari berriro ere emendakina aurkeztuko diote bi erakundeek, udalerri euskaldunei eusteko ezinbestekoa delako euskara zeharlerrotasunez lantzea. Gaur BERRIA egunkariak argitaratu duen moduan, euskara helburuetatik kendu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa berrian galdu egin da Lurraldean euskararen benetako koofizialtasun erreala sustatzea aipamena. Horrez gain, arnasguneak babestea […]

Continue Reading 0
Lakua20160914

Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak

EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz; besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko eta garatzeko. EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak UEMAk eta Kontseiluak. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak antolatu dituzte bi eragileek elkarlanean azken hiru urteotan eta bertan jasotako emaitzak txertatu dituzte orain egindako proposamenean. Ildo horretan egin zen […]

Continue Reading 1