Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa

Azkenaldian areagotzen joan dira auzitegietatik euskararen normalizazioaren aurka ateratako sententziak, herritarron hizkuntza-eskubideak murriztea eragiten ari direnak. Atzera egitera behartu nahi gaituen oldarraldi judizial honi erantzun irmoa emateko asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Babesteko Protokoloa garatu du.

Protokoloaren helburua hizkuntza-eskubideen aurkako erasoen aurrean antolatu eta saretzeko tresna bat eskaintzea da, euskalgintzaren eta hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten eragileen arteko harremana eta elkarlana hauspotuz. Hau da, tokian toki eta batasunetik erantzuteko tresna edonorren eskura jartzea.

Era berean, oldarraldiaren kasuistiken aniztasunaz jakitun, izaera irekia eman nahi izan zaio protokolo honi. Sutan jartzean probatzen da eltzea eta, hain zuzen, erantzun eta esperientziak metatu ahala, eragileen ekarpenak jasoz, indargune eta ahulguneak identifikatuz, protokoloa aberasten eta egokitzen joatea du xede.

AZALA

Azken bertsioa: 2023/11/07


EGIN EKARPENAK

Protokoloa dokumentu irekia da, etengabeko hobekuntzan eta eguneratzean. Ekarpenik egin nahi badiozu, bete ondorengo galdetegia eta zurekin harremanetan jarriko gara.



MATERIALAK

Laster igoko ditugu baliabide guztiak.