Sarea

Tag Archives | slide

UrtekoIrakurketa20181116

Hizkuntza-politiketan akordioak bultzatzea izango da datozen urteetarako erronka

Iaz abiatutako bideari jarraituz, 2018an euskararen normalizazio prozesuak eman duenaren inguruko irakurketa egin du Kontseiluak Bilbon egindako ekitaldian. Amaitzear dagoen urteari begira jarri eta balantzea egiteko tartea hartu du Kontseiluak. Urtearen azken hondarretan hanka sozialak presentzia nabaria izan duela azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Behingoz lelopean egindako mobilizazioa, euskaraz bizitzeko tresna eta espazio […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

ELENek Batzar Nagusia egin du Dublinen

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu du Europako hizkuntza gutxituen gizarte eragileen sarean Europako hainbat hizkuntza gutxituren normalizazioaren alde lan egiten duten eragileen bilgunea da ELEN, eta urteko Batzar Nagusia egin du Dublinen. Kontseilua ELENeko sortzaileetako bat da, eta egun zuzendaritza-batzordean egoteaz gain, lehendakariordetza ere badu. “Urteko Batzar Nagusiak aukera ematen digu ELENeko kide […]

Continue Reading 0
argazkia

Paul Bilbao: “ausart eta erantzukizunez joka ezazue, herritarrak berdintasunez hartuko dituen legea onartuz”

Kohesioa, berdintasuna eta justizia eskatuz aldarrikatu da euskarak ofizial izan behar duela Nafarroa osoan. Kontseiluak, Iruñean, antolatutako mobilizazio performatiboak, irudikatu du gaur egungo hizkuntzagatiko zatiketa gainditu egin behar dela, hirutik batera igarotzeko urratsa eman behar dela, alegia. Hiru zutabetan abiatu da martxa, Media Luna parketik, Gazteluko plazatik eta Iturramatik. Herri desberdinetako euskaltzaleek eraman dituzte pankartak; […]

Continue Reading 1
Mobilizazioa_GizarteEragileak

Erantzukizunez jokatuz, euskaldunok behar dugun legea bultzatuko dute gizarte eragileek ere

Hainbat gizarte eragileetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur. Urriaren 27an Behingoz euskara ofiziala Nafarroa osoan lelopean egingo den mobilizazioari atxikimendua eman eta bertan parte hartzeko deia luzatzeko. Media Luna parketik, Gazteluko plazatik eta Iturramatik abiatuko dira hiru zutabe, justizia, berdintasuna eta kohesioa aldarri. Amaierako ekitaldia autobus geltokiko belardian izango da. Mezu hau irakurri du Iruñeko […]

Continue Reading 0
BEHINGOZ_Donostia

Herri bezala erantzunez, urriaren 27an Iruñera joateko deia egin dute Donostian

Lekuan leku euskararen normalizazioa eta pertsonen hizkuntza-eskubideak guztion erantzukizuna direla aldarrikatu du Donostian euskaltzale talde batek. Hori horrela, urriaren 27an Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Euskararen ofizialtasuna eskatuko da hiru zutabez osatuko den mobilizazioan. 17:00etan abiatuko dira Gazteluko plazatik, Media Luna parketik eta Iturramatik. Olatz Beobide aktore eta zuzendari donostiarrak irakurri […]

Continue Reading 0
LUHI4

Arnasguneen lanketan garapen jasangarriaren ikuspegia txertatu beharra ondorioztatu da “Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldiaren laugarren edizioan

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera”jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk.  Arnasguneen alde egotetik arnasguneen alde egitera pasa behar dela ondorioztatu dute laugarren jardunaldi hauetan, bai eta subjektu juridiko gisa egituratzearen beharra. Horretaz gain, arnasguneen garapen jasangarriaren ikuspegitik gaian sakontzeko diziplina arteko ikerketa aplikatuko egitasmo berriak garatzea […]

Continue Reading 0