Sarea

Tag Archives | slide

argazkia

Hizkuntz Eskubideen Behatokia: “Herritarren ahaleginak aldaketak eragiten ditu”

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik, “Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2014” txostena aurkeztu du gaur Bilbon. Urtero bezala Behatokiak jasotako kexen bilduma egin eta txosten batean aurkeztu ditu Euskal Herrian hizkuntza-eskubidek babesteaz arduratzen den erakundeak. Herritarren bultzadari esker egoera aldatzea posible dela esan du Petriatik. Txostena www.behatokia.eus/EU/urteko_txostenak loturan ikus daiteke. Herritarrek Euskararen Telefonoaren bidez Behatokira […]

Continue Reading 0
filmlaburlehiaketa2015

“Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketa aurkeztu dute Zinemaldiak eta Kontseiluak

Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak “euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute. Aurten ere bi atal izango ditu, profesionalena eta amateurrena, eta guztira 5.000 euro baino gehiago saritan. Lanik onenak Donostia Zinemaldiaren 63. edizioaren baitan proiektatuko dira. Gaur goizean Donostia Zinemaldiak eta Kontseiluak “Euskaraz bizi nahi dut” film labur lehiaketaren 4. edizioa […]

Continue Reading 0
ona

Uda garaian ere osasungintza arloan atzerapausorik ez dutela onartuko aldarrikatu dute

Osasun alorrean hizkuntza-eskubideen urraketa etengabea da. Egoera hori okertu egiten da nabarmen hainbat momentutan, zerbitzuen berrantolaketak edota langileen ordezkapenak euskara kontutan hartu gabe egiten direnean, adibidez. Uda garaian arazo horiek handitu egiten dira. Adibidez, iazko udan langile elebidunak erdaldunekin ordezkatu ziren hainbat kasu ezagutu genituen. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten […]

Continue Reading 0
Udalen HP-1200

Udaletako hizkuntza-politikaren azterketa berria: neurri betearazleak aplikatzen direnean emango da hizkuntza-politika egokia

Udalen hizkuntza-politikaren hirugarren azterketa aurkeztu du Kontseiluak. 2006 urtean hasi zen udalei laguntzea helburu duen tresna honekin lanean. Oraingoan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerriak aztertu dira, izan ere, lurralde bakoitzaren ziklo politikoak jarraituz egin da hirugarren azterketa hau. Orotara 119 udalerritan gauzatu diren hizkuntza-politikak aztertu dira. Ondorio nagusia hizkuntza-politika definitzen duten neurrien arteko desoreka […]

Continue Reading 0
Ap25aNAHItasuna-3

Paul Bilbao: “Gaur sentitu ditugun emozioa, poza eta determinazioa baliatuko ditugu aldaketa eragiteko”

Ekitaldi parte-hartzailea, emozioz betea eta beroa izan da Kontseiluak euskaraz bizitzearen alde  Anaitasunan egindakoa. Nafarroan hizkuntza-politiketan aldaketaren beharra agerian geratu da herritarren bizipenen bitartez. Paul Bilbaok ardura politikoa dutenei eskaera garbia egin die eta Nafarroan aipatzen den aldaketa hori hizkuntza-politiketan erroko aldaketa ematen baldin bada gauzatuko dela aldarrikatu du. Bestetik, orain arte milaka herritarrek eta […]

Continue Reading 0
euskalgintza_800

Paul Bilbao: “Lanean jarraitzeko indar hartze ariketa izango da Anaitasunakoa”

Kontseiluko kideek larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete euskaraz bizi nahi duten herritarrei. Urte hauetan guztietan herri mugimenduaren eta antolatu gabeko herritarren lan boluntario eskergak ekarri du euskara eta ekarri gaitu gu guztiok hona. Hori gabe, dudarik gabe askoz ere egoera makurragoan egongo ginateke. Ezinbestekoa izan den lan hori, aurrerantzean ere beharrezkoa izango dela […]

Continue Reading 0