Sarea

Tag Archives | uema

luhi4_AURKEZPENA

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia egingo da Azpeitian

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Laugarren edizioa den honetan lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dira. Topaketa urriaren 10ean egingo da Azpeitian eta matrikula egiteko epea zabalik dago: www.ueu.eus Aurkezpenean Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko […]

Continue Reading 0
LuHi

UEMAk eta Kontseiluak atzerapausotzat jo dute EAEn lurraldea antolatzeko gidalerroetan euskara helburuen artetik kendu izana

Hasierako Onarpenaren dokumentuari berriro ere emendakina aurkeztuko diote bi erakundeek, udalerri euskaldunei eusteko ezinbestekoa delako euskara zeharlerrotasunez lantzea. Gaur BERRIA egunkariak argitaratu duen moduan, euskara helburuetatik kendu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspeneko Hasierako Onarpenaren dokumentutik. Zehazki, idazketa berrian galdu egin da Lurraldean euskararen benetako koofizialtasun erreala sustatzea aipamena. Horrez gain, arnasguneak babestea […]

Continue Reading 0
Osakidetza2plana_20170920

Osakidetzaren hizkuntza-politika eraginkortu ezean, betikotu egingo da urraketa egoera

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Planaren lehen ebaluazioa aurkeztu du Kontseiluak prentsaurrekoan. Paul Bilbao, idazkari nagusiarekin batera egon dira, UEMAko lehendakari Josu Labaka, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati eta OEEko lehendakari Karlos Ibarguren.  Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza sektorearen ordezkari gisa egon dira aurkezpenean. 2013 eta 2019 urteetarako egindako normalizazio planak bere ibilbidearen erdia egin duela […]

Continue Reading 1
Lakua20160914

Lurralde Antolaketarako Gidalerroetan hizkuntza normalizaziorako proposamenak aurkeztu dituzte UEMAk eta Kontseiluak

EAEko lurralde antolaketarako gidalerroak berritzerakoan kontuan hartzeko proposamenak dira, euskararen normalizazioa aintzat hartuz; besteak beste, euskararen arnasguneak babesteko eta garatzeko. EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak UEMAk eta Kontseiluak. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiak antolatu dituzte bi eragileek elkarlanean azken hiru urteotan eta bertan jasotako emaitzak txertatu dituzte orain egindako proposamenean. Ildo horretan egin zen […]

Continue Reading 1