Sarea

Euskara ofiziala Nafarroa osoan

[Leer en castellano]

Eska ezazu ofizialtasuna, berdintasuna lortzeko. Proiektu hau nafartarren arteko BERDINTASUNA eskatzeko bide bat da, nafar guztiei bere lurralde osoan hizkuntza eskubide berberak aitortzea helburu duena.

Euskara eremu “mistoa” deiturikoan

Euskararen Foru Legeak eskubide maila desberdineko nafarrak zehazten ditu, inposatzen dituen hizkuntza eremuen arabera. Euskararen erabilera Nafarroako administrazioetan arautzen duen dekretuak zehazten duenez “hizkuntza-ofizialtasunaren araubidea berbera da” eremu “mistoa” eta eremu “ez-euskalduna” deiturikoetan. Araudiaren arabera:

  • Ziurtasunik ez:

Eremu “mistoko” erakundeekiko harremanetan, euskaraz egiteko baimena dute herritarrek, baina ez dago bermatuta erakundeek euskaraz erantzungo dietenik, administrazioek ez baitute horretarako betekizunik.

Horrela, harreman mintzatuak euskaraz izateko “neurriak hartu ahalko dituzte” eremu horretako administrazioek, baina toki entitateek ez dute nahitaez zehaztu behar zein lanpostutan den nahitaezkoa euskara ezagutzea, hala nola jendaurreko harreretan edota zerbitzuetan (zergak, gizarte laguntzak, tramiteak, haur eskolak, musika eskolak, helduen hezkuntza…).

Beraz, eremu mistoko herritarrok eremu publikoan euskaraz bizitzeko legez dugun eskubidea tokian tokiko borondate politikoaren arabera bermatuko da, edo ez.

Erabaki testimoniala da aitortzea herritarrei administrazioarekin euskara erabiltzeko eskubidea, trukean administrazioak ez badu euskaraz aritzeko beharkizunik. Frustrazioak eragiteko bide bat besterik ez da, edo lege baztertzaile bat zuritzeko ihesbide bat.

diptico a4 (alta)

  • Gehienez ele biz:

Eremu “mistoko” administrazioek baimenduta dute bi hizkuntzetan egitea herritarrei begirako inprimakiak eta agiriak, webguneetako informazioa eta tramiteak, irudi korporatiboa, izaera orokorreko komunikazioak, publizitatea, hiriko bide-seinaleen informazio-elementuak…

Eremu “mistoko” pertsona fisikoek edo juridikoek euskaraz hasi arren espediente administratiboak, ez zaie euskara hutsez erantzungo, ele biz baizik, euskara hutsez erantzutea ulergarria eta zilegia ez ezik ekonomikoagoa ere baden arren.

Eremu mistoko erakundeek euskara erabiliz gero idatzietan, gaztelaniak lagunduta agertu behar du. Horrela, zalantzan geratzen da euskarazko jarduketen balio juridikoa.

  • Bereizkeria

Nafar guztiak berdinak garenez beharkizun juridiko, administratibo eta fiskalei dagokienez, hizkuntza aukera berdinak izan behar ditugu, Nafarroako administrazio guztietan eta lurralde guztian..

Ez da zilegi hizkuntza eskubideak zonifikatzea, injustizia egiten ari da euskaldunokin. Gure hizkuntza eskubideak urratuz, duintasuna eta aukeratzeko askatasuna erauzten dizkigute erakundeek. Zonifikazioari eutsiz, bazterkeriara eta frustraziora kondenatzen gaituzte.

 

Deskargatu itzazu hemen euskarriak:

Logoa:                                                                                   Kartela:                 Eskuorria:
EuskaraOfizialaNafarroaOsoankartela2     kartela     Diptikoa

 

Albisteen loturak:

“Nafarroako herritarren berdintasuna berma dadin dinamika abiatu du Kontseiluak”

“Nafarroako herritarren berdintasuna bermatzeko dinamikak egin dituzte Iruñerriko zenbait herritan”

“Nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskaerak eraman dituzte Nafarroako Parlamentura”

Nafarroako Gobernuak lagundutako proiektua:

nafarroa