Sarea

Euskarari bidea elkarrekin

Castellano

HERRITARRON EKARPENA NAFARROAKO EUSKARAREN LEGE BERRIARI

 

Urtetan, euskaldunok pairatu behar izan dugu gure hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa, Nafarroan, eta euskaraz bizitzeko proiektuetan buru-belarri aritzeaz gain, euskararen garapenaren aurkako politikei aurre egin beharrean izan gara, gehiegitan.

2015ean, ordea, egoera aldatu, eta euskararen garapenaren alde dagoen gehiengo politiko bat osatu da Nafarroako Legebiltzarrean. 2017ko urrian, berriz, aukera-lehio bat zabaldu zen, Parlamentuan onartu baitzen Euskararen Lege berria egiteko ponentzia bat abiatzea. Ondorioz, abaguneak eskaintzen duen aukera baliatu nahi du Kontseiluak, aurrera egiteko, gure hizkuntzak dagokion lekua berreskura dezan eta hizkuntza-eskubideak berma daitezen.

EUSKARAREN LEGEAREN EDUKIA HERRITARREKIN LANTZEA

Kontseiluari funtsezkoa iruditzen zaio konplizitatez eragitea eta babes sozialez janztea erakundeetan hartuko diren erabakiak. Beharrezkoa iruditzen zaigu euskaltzaleok parte hartzea Lege berria egiteko prozesuan, edukizko ekarpenak eginez, alderdi politikoei. Funtsezkoa da herritarrok ahalduntzea, gure eskubideen eta ahalmenaren kontzientzia hartuz eta konplexuak uxatuz, Lege berriak gure behar eta interesei zuzenean erantzun diezaien. Gainera, herritarron inplikazioak zilegitasunaren bermea emango dio Lege berriari. Horretarako, jarduera bat antolatu du Kontseiluak, udaberrirako.

Lan-bilerak herrietan:

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren edukia baliatuko da, oinarri gisa, eta horren gainean landuko dira herritarren eta euskalgintzako eragileen ekarpenak.

  • TUTERA. Maiatzaren 2an, 18:00etan, RUA gizarte etxean.
  •  LIZARRA: Maiatzaren 4an, 17:30ean, Lizarrako liburutegiko sotoan.
  •  BARAÑAIN: Maiatzaren 8an, 19:30ean, Sahats euskaltegian.
  • ELIZONDO: Maiatzaren 17an, 19:30ean Arizkunenea Kultur Etxean.

PROPOSAMENA LEGEBILTZARRARI:

Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena helaraziko du Kontseiluak Legebiltzarrera, herrietan bildutako ekarpenekin osatu eta adituekin eta eragileekin kontrastatu ondoren.

 

Ekimenaren aurkezpenaren albistea

Ekimenaren aurkezpenaren argazki bilduma

Tuterako lan-bileraren argazki bilduma

Lizarrako lan-bileraren argazki bilduma

Barañaingo lan-bileraren argazki bilduma

Elizondoko lan-bileraren argazki bilduma

Lizarraldeko sinaduren argazki bilduma

 

 

Euskarriak:

Kartela:                                                                                      Esku-orria:                                                                            Gonbidapena:

Euskarari bidea elkarrekin_kartela                 A4 IDATZIA.inddGonbidapena

 

 

 

 

 

Ikusi: EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN

Laguntzaileak:

nafarroaIruñekoUdala