Sarea

Hizkuntza-politika egiteko eskubidea, hizkuntzak eta hezkuntzak garapena izan dezan

LaLlenguaNOEsTocaEstatu Espainiarrak Kataluniako hezkuntzari egindako azken mehatxuaren aurrean, Kontseiluak kanpo esku-hartze argia ikusten du. Estatuen injerentziak hizkuntzen normalizazioan eta hezkuntzaren garapenean, ez dira berriak, ongi aski dakigu hori Euskal Herrian. Azken urteotan, baina, inolako lotsarik gabe ari dira hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateen kontra; izan LOMCE, izan udaletan euskara lehenesteko planak…

Hogeita hamar urte baino gehiagoko bidea egin du Kataluniako hezkuntza eredu orokortuak, arrakastaz. Zergatik orain zalantzan jarri? Murgiltze eredu orokortuak bermatzen du ikasle guztiek beharrezko gaitasunak lortzea ikastaldia amaitzerakoan. Hori da, hain zuzen ere, Kontseiluak Euskal Herrirako nahiko lukeena.

Bizikidetza eta pertsonen berdintasunaren alde ari dela sinetsarazi nahi digu Espainiako Estatuak, baina horrelako neurriekin, ikasleak ereduen arabera sailkatzearekin, segregazioa eta desberdinkeria sustatzen dira.

Eskubidea dugu gure hizkuntza-politikak, kanpo esku-hartzerik gabe gauzatzeko, Bartzelonan onartutako Giza Eskubideen Deklarazioak jasotzen duen moduan.

Gure babesa agertu nahi diegu, pribatuan egin bezala, publikoki ere, Katalunian hizkuntzaren normalizazioan eta hezkuntzan lanean ari diren gizarte eragileei.

Saretu:

, ,

No comments yet.

Utzi erantzuna