Sarea

Jon Ander Muñozek eraman ditu Tripontzia Urteberriko Sariaren 60.000 euroak

sari-banaketaGaur goizean banatu ditugu Urteberriko Sariak Urduñako Sutegi tabernan (Bizkaia). Bertan saldu zen 09550 zenbakia. Zenbaki horren ‘Zuberoa’ seriearekin, Jon Ander Muñoz tabernariak berak eraman du sari nagusia: 60.000€. Beste zazpi sari ere banatu dira, 6.000€-koak.

Bost euroren truke ‘Jostunak’ dokumentala erosi zuten guztien artean egin zen Tripontzia Urteberriko Sariaren zozketa urtarrilaren 15ean. Eta gaur banatu dute saria Angel Oiarbidek (GED) eta Paul Bilbaok (Kontseilua), zenbaki sariduna saldu zen leku berean.

Gure Esku Dagok eta Euskararen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proiektuak garatzeko eredu berri bat sortzeko anbizioarekin sustatu dute Jostunak, eta dokumentalaren baitako Tripontzia Saria. Euskal herritarrei egin nahi dien ekarpena egiteko bidea zabaltzen segiko dutela azpimarratu dute.

 

Hauek izan dira saridunak:

60.000€-ko Sari nagusia

Jon Ander Muñoz

6.000€-ko sariak

Aintzane Okeranza

Andima Landaluze

Garrastatxu Landaluze

Asunción Villabe

María Tenagillo

Alazne Elejalde

Rosa Mercedes

Saretu:

, , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna