Sarea

Archive | Administrazioak

ELEN-kontseilua

Nafarroari buruzko ebazpena onartu du ELEN erakundeko Batzar Nagusiak Bretainian

Roazhonen (Bretainia) izandako Batzar Nagusian epaiak hizkuntza-eskubideen bermean dakartzan murrizketez ohartarazi zuten Europako 45 hizkuntza gutxituren alde lan egiten duten eragileen bilgune da ELEN eta estatus aholku-emailea du Europako Kontseiluan zein Nazio Batuen Erakundean. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sorreran hartu zuen parte eta hasieratik bertatik zuzendaritza-batzordeko kide da. Kontseiluko idazkari nagusi eta ELENeko lehendakari-orde Paul […]

Continue Reading 0
Kontseilua-behingoz_0870

…Gobernuari, ausardia. Behingoz.

@PaulBilbao Justizia, berdintasuna eta kohesioa. Horiek dira zalantzarik gabe gizarte demokratiko eta justu bat eraikitzeko ardatzak. Eta ozen esan behar dugu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiak hiru ardatz horiekin talka egiten duela, talka zuzena. Hau paradoxa, eskubideen zaintzarako instituzioak eskubideak bermatzeko neurrien kontra egitea. Izan ere, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren kontra egitea da herritarren eskubideak […]

Continue Reading 0
20190508_110846_20190519194229180_20190619174551723_20190619175518990[1]

Hezkuntza-lege berrian urrats ausarta egiteko garaia da

  Kontseiluak ekarpena egin du Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Legearen Aurreproiektua egin aurretiko kontsulta publikoan, egungo hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasteredu orokortua ezartzeko eskatu du. Duela bi aste, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Bizkaiko ikastolen jaian, Ibilaldian, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak irekia zuela hezkuntza lege berri baten aurreproiektua egin aurretiko kontsulta. Horren aurrean, Kontseiluak ekarpen zuzena egin du: “Gogoratu […]

Continue Reading 0
argazkiacondestable1

Legegintzaldi berrian jauzia egiteko proposamena aurkeztu du kontseiluak

Hauteskunde-kanpainaren baitan aurkeztu du Kontseiluak Iruñean hizkuntza-politika berrirako bide-orria   Ez-ohiko ekitaldia antolatu du gaur goizean Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk Iruñeko Erraldoien txokoan “Hainbatek galdetu digute zergatik antolatu dugun kanpainaren erdian zerbait, erantzuna xinplea izan da: hizkuntza-eskubideen afera erdigunera ekarri behar delako” azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Hiru herritarren testigantza jaso nahi izan […]

Continue Reading 0

Mehatxuei eta politika atzerakoiei aurre egiteko konpromisoa eskatu dute euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko eragileek

Estrategia bateratua adostu dute Kontseilua, AMESA, Iniciativa Pol Asturianu, NOGARA, Plataforma per la Llengua, ÒMNIUM eta Acció Cultural del País Valencià erakundeek Aldi bereko agerraldiak egin dituzte Donostian, Pontevedran, Valentzian eta Bartzelonan eragileetako eledunek. Donostian, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Proiektuetako arduradun Haizpea Abrisketak hartu dute parte. Bilbaok azaldu du estrategia eragileon kezketatik abiatu […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Protokoloa, gobernantza eredu berrietarako abiapuntu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Aberystwyth University eta University of Edinburgh erakundeek sortutako Revitalise sareak Cardiffen antolatu duen lan-saioan parte hartu du. Revitalise sareak hizkuntza-biziberritzaren inguruan antolatutako laugarren lan-saioa izan da honako hau, hain zuzen ere, gobernantza-ereduen aldaketari buruzkoa. Kontseiluko idazkari nagusia ELEN-Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sareko lehendakariorde gisa gonbidatu dute parte hartzera. “Lan-saio trinko […]

Continue Reading 0