Sarea

Archive | Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluko ordezkariak Batzorde Berezian lege-proposamena aurkezten

Ulergaitza azken urratsa egin ez izana

Kontseiluko ordezkariak Batzorde Berezian lege-proposamena aurkezten Nafarroako Parlamentuak 2017ko urriaren 27ko Osoko Bilkuran hiru printzipio iradokitzailetan oinarritu beharreko Euskararen Lege Berri bat idazteko Batzorde Berezia sortzea erabaki zuen. Gaur, Batzorde Bereziak azken bilera du, ondorioak aurkeztu dituzte eta lege berri baterako adostasunik ez dagoela adierazi dute. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bat egiten du Batzorde Bereziak […]

Continue Reading 0
WhatsApp Image 2018-09-05 at 10.08.27-2

Behingoz euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko da urriaren 27ko mobilizazioan

Kalera irteteko deia egin du Kontseiluak. Urriaren 27an mobilizazio handia egingo da, 17:00etan hasita, nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako […]

Continue Reading 2
EuskaraOfizialaNafarroaOsoan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna berma dadin dinamika abiatuko du Kontseiluak

Nafarroako hainbat herritan gauzatuko den ekimenaren berri eman du gaur Kontseiluak. ‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ izenpean garatuko den dinamikak euskaldunok Nafarroan bizi duten bereizkeria gainditzea du helburu, eskualdekatzearekin amaituz. Horretarako, euskarak lurralde osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatuko da, Iruñerriko hainbat herritan herritarrengandik jasoko diren eskaeren bitartez. Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak agerraldiari hasiera eman […]

Continue Reading 0
ona

Euskaldunak zigortzen jarraitzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

UPNk eta PSNk herritarrak euskara jakiteagatik diskriminatzen jarraitzeko egindako proposamenak aurrera egitea ahalbidetu zuten aldaketaren aldeko Izquierda-Ezkerrak eta Ahal Dugu-Podemosek. Aurreko legegintzaldietako jokabideekin bat eginez, UPNk eta PSNk euskaldunak zigortzen jarraitzeko eskatu zuten atzoko Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran, hain zuzen ere, Gobernuari irakasleen zerrenda bakarrak egin ez ditzala eskatzeko ekimenaren bidez. Ekimena aurrera atera zen […]

Continue Reading 1
ZonifikazioaGainditu

Paul Bilbao: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”

Idazkari nagusi Paul Bilbaok eskaera zuzena egin die aldaketaren alderdiei: “Berreraiki ezazue 2011n Euskararen legea ordezkatzeko zuetako gehienok Parlamentuan erakutsi zenuten adostasuna.” Herri batzuei eremu mistoan sartzea ahalbidetuko dien lege aldaketa egitea proposatu dute lau alderdiek. Kontseiluarentzat ez da ulertzen erraza planteamendu hori egin izana. “Behin eta berriz, urteetan, aldarrikatzen ari gara Lege horrek zein […]

Continue Reading 0
Condestable20161216

Euskararen Lege berria idazteko eskatu dio Kontseiluak Nafarroako Parlamentuari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñeko Kondestable Jauregian. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak, Parlamentuko presidenteari, Ainhoa Aznarezi, lege berria idazteko luma oparitu dio. Ekitaldian, urte hauetan guztietan Legeak ezarritako egoeraren ondorioz izan dituzten bizipenen berri ere eman dute hainbat herritarrek. Alderdietako, eragile sozialetako eta euskalgintzako ordezkariak izan dira ekitaldian. Ekitaldia egitearen […]

Continue Reading 0