Sarea

Archive | Albisteak

Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara

Kontseiluaren ustez kanpo esku-hartze larria da EAEko Auzitegi Gorenarena

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berretsitako epaia gogor salatu du Kontseiluak. Idazkari nagusiaren esanetan, “larria da epaia berretsi izana, izan ere, euskara planetako artikuluetan sartuta,  sukalderaino sartzen ari dira”. “Beste behin, Espainiar Estatuak erabaki nahi du zein hizkuntza erabili behar dugun eta zein hizkuntzatan bizi behar dugun, eta hori onartezina da” gogorarazi du Kontseiluko idazkari nagusi […]

Continue Reading 0
Manifestazioa Abenduak 16 142

Larunbateko milaka herritarren aldarria helarazteko bilera eskatu dio Kontseiluak Izquierda-Ezkerrari

Ostegunean, abenduaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak hezkuntzako lan publikorako sarbidea arautu nahi duen PSNren lege proposamena aztertuko du, hain zuzen ere, oposizioetarako Gobernuak onartu duen irakaslegaien zerrenda bakarra baztertuz. Egunotan publikoki azaldu du Kontseiluak lege proposamen horren aurkako iritzia, nafarren eskubideen berdintasunaren aurkakoa delako, euskaldunok pairatzen dugun bazterkeria indartzen duelako eta nabaritzen hasia zen aldaketa politikoan […]

Continue Reading 0
BerdintasunarenAlde20171216

Justizia eta pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatu dituzte euskaltzaleek Iruñeko kaleetan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna aldarrikatu da Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde! egindako manifestazioan. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatu eta Sarasate pasealekuan egindako ekitaldiarekin amaitu da. Ekitaldian, hezkuntzako zerrenda bakarraren aldarrikapena egin dute, kaltetutako lagun batzuk. Euskaldunon ganako desberdinkeria, gehien dakiena zigortzea… salatu dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak egin du azken hitzartzea eta kaltetu irakasle […]

Continue Reading 0
kartela

Euskararen Lege berria Berdintasunaren alde

Hogeita hamaika urte dira eraiki zutela Nafarroan herritarren hizkuntza eskubideak bereizteko harresia. Nafarroako Euskararen Legeak lehen eta bigarren mailako herritarrak bereizteko harresia eraiki zuen. Herritar euskaldunak oinarrizkoa den hizkuntza eskubideaz gabetu zituzten agintariek, eta gaur egun, indarrean jarraitzen du euskaraz bizitzeko eskubidea bizi diren tokiaren arabera aitortu eta ukatzen digun legeak. Urteotan guztiotan, Nafarroako euskalgintzak […]

Continue Reading 0
ZerrendaBakarraSindikatuekin2017_12_13

Eragile sozialak ere justiziaren eta berdintasunaren alde aterako dira kalera

Kontseiluak larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxiki zaizkio ELA, LAB, STEILAS, Bilgune Feminista eta SOS Arrazakeria. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin batera, agerraldia egin dute hiru sindikatuetako ordezkariek. Bilbaok azaldu duenez, pertsonen arteko berdintasuna eta justizia aldarrikatzeko kalera aterako garen honetan, oso garrantzitsua da eragile hauen atxikimendua. ELAko Maria Baldak azaldu du agerraldia egitearen arrazoia: “Gaur […]

Continue Reading 0
IMG_20171130_181153

Kontseiluak Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. planaren epe-erdiko ebaluazioa aurkeztu die eragileei

Irailaren 20an publikoki iragarri eta Osakidetzako zuzendaritzari zuzenean helarazi ondoren, Kontseiluak beste 14 eragile bildu ditu mahai inguru batean, balorazioaren inguruko iritziak eta gogoetak partekatzeko. Eragileek zuzeneko azalpenak eskertu eta modu aktiboan parte hartu zuten, beraien ekarpenak eginez eta osasungintza euskalduntzeko prozesua azkartzeari begira lankidetzarako nahia erakutsiz. Kontseiluak jaso dituen ekarpen guztiak balorazioari erantsi eta […]

Continue Reading 0