Sarea

Archive | Sailkatu gabea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Protokoloa, gobernantza eredu berrietarako abiapuntu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Aberystwyth University eta University of Edinburgh erakundeek sortutako Revitalise sareak Cardiffen antolatu duen lan-saioan parte hartu du. Revitalise sareak hizkuntza-biziberritzaren inguruan antolatutako laugarren lan-saioa izan da honako hau, hain zuzen ere, gobernantza-ereduen aldaketari buruzkoa. Kontseiluko idazkari nagusia ELEN-Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sareko lehendakariorde gisa gonbidatu dute parte hartzera. “Lan-saio trinko […]

Continue Reading 0
Mobilizazioa_GizarteEragileak

Erantzukizunez jokatuz, euskaldunok behar dugun legea bultzatuko dute gizarte eragileek ere

Hainbat gizarte eragileetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur. Urriaren 27an Behingoz euskara ofiziala Nafarroa osoan lelopean egingo den mobilizazioari atxikimendua eman eta bertan parte hartzeko deia luzatzeko. Media Luna parketik, Gazteluko plazatik eta Iturramatik abiatuko dira hiru zutabe, justizia, berdintasuna eta kohesioa aldarri. Amaierako ekitaldia autobus geltokiko belardian izango da. Mezu hau irakurri du Iruñeko […]

Continue Reading 0
Zenbaki sariduna

Tripontziak 102.000€ utzi ditu Urduñan

Badugu Tripontzia Urteberriko Sariaren zenbaki sariduna: 09550! 60.000 euroko sari nagusia zenbaki horren ‘Zuberoa’ serieak irabazi du. 6.000€-ko sariak eramango dituzte, zenbakiaren gainerako serieak dauzkatenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Diaspora. Goizeko 09:30ean egin da zozketa, Beasainen, notarioaren aurrean, eta datozen orduetan espero da irabazleak lokalizatzea. Boletoa Urduñan (Bizkaia) saldu zela jakin da; […]

Continue Reading 0
2016Balantzea20161130

Paul Bilbao: “Eskutik duzue euskararen garapena bizkortzeko aukera”

Nafarroako Gobernuak 2016an hizkuntza-politikari lotuta egindako lanaren balorazioa egin du Kontseiluak. Iruñean Paul Bilbao idazkari nagusiak bazkideen ordezkariekin egindako agerraldian 2017an landuko duen ekimen baten berri eman du. AEK-ko kide Xabi Gartziak eman ditu aipatu ekimenaren zehaztapenak. ‘Aldaketa’ren Gobernua deitu denak euskararen alorrean ere aldaketarena behar duela izan aldarrikatu du idazkari nagusiak eta hori egitea […]

Continue Reading 0
Hezkuntza-LEP

Nafarroako araudia lehenbailehen aldatu behar da administrazioak euskaraz lan egin dezan

Nafarroako Auzitegi Nagusiak hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) euskarazko postu guztiak bertan behera utzi izana gaitzetsi du Kontseiluak, bai eta, beste behin hizkuntza-eskubideen gaia judizialitu izana ere. Horrek agerian utzi du, Nafarroako Gobernuak administrazio osoak euskarak lan egin ahal izateko araudia osatu behar duela. Horretarako, berehalako neurriak hartu behar dira, besteak beste, 29/2003 Foru Dekretua […]

Continue Reading 0
Argazkia-1

Paul Bilbao: “Datorren legegintzaldia normalizazioari epeak jarri izanagatik gogoratu nahi dut”

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hilaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak EAEko hizkuntza-politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskalgintzaren bilgune den Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ekitaldian, euskararen normalizazio prozesuak epea behar duela aldarrikatu du Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Bilbaok, berarekin batera izan ditu Nerea Alias telebista aurkezlea eta Lander Arbelaitz kazetaria. Biak EAEko […]

Continue Reading 0