Sarea

Kontseiluak Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. planaren epe-erdiko ebaluazioa aurkeztu die eragileei

IMG_20171130_181153Irailaren 20an publikoki iragarri eta Osakidetzako zuzendaritzari zuzenean helarazi ondoren, Kontseiluak beste 14 eragile bildu ditu mahai inguru batean, balorazioaren inguruko iritziak eta gogoetak partekatzeko.

Eragileek zuzeneko azalpenak eskertu eta modu aktiboan parte hartu zuten, beraien ekarpenak eginez eta osasungintza euskalduntzeko prozesua azkartzeari begira lankidetzarako nahia erakutsiz. Kontseiluak jaso dituen ekarpen guztiak balorazioari erantsi eta kontutan hartuko ditu aurrera begirako lanketan.

Saretu:
No comments yet.

Utzi erantzuna