Sarea

Larunbateko milaka herritarren aldarria helarazteko bilera eskatu dio Kontseiluak Izquierda-Ezkerrari

Manifestazioa Abenduak 16 142Ostegunean, abenduaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak hezkuntzako lan publikorako sarbidea arautu nahi duen PSNren lege proposamena aztertuko du, hain zuzen ere, oposizioetarako Gobernuak onartu duen irakaslegaien zerrenda bakarra baztertuz.

Egunotan publikoki azaldu du Kontseiluak lege proposamen horren aurkako iritzia, nafarren eskubideen berdintasunaren aurkakoa delako, euskaldunok pairatzen dugun bazterkeria indartzen duelako eta nabaritzen hasia zen aldaketa politikoan atzera urrats larria delako.

Gutun bidez egin zion astelehenean Kontseiluak eskaera Izquierda-Ezkerrari. Pasarte batean jasotzen den moduan: “Kontseilua osatzen dugun erakundeok eta idazkari nagusi honek uste dugu Nafarroako alderdiek ezin diotela iskin egin Nafarroako gizartea normalizatzeko ardurari. Hezkuntzako lan publikorako sarbidea arautu nahi duen Lege berri hori ez dago etorkizun berdinzale bati begira, inboluzio bat da eta kaltea baino ez du eragingo.”

Zerrenda bakarrarena ez da eztabaida juridiko bat, batzuek erakutsi nahi duten bezala, politikoa baizik (legelariek beraiek azpimarratu dute).

Gogora ekarri nahi dugu alderdi politikoen erantzukizunetako bat dela gizarteak pairatzen dituen gabeziei irtenbidea ematea. Izquierda-Ezkerrak hartutako erabakiak iskin egiten dio horri eta arduraz jokatzea dagokio. Izan ere, bi aukera daude: arazoan sakondu, zerrenda bakarrari uko eginez, ala irtenbide bat proposatu, berdintasuna ahalbidetuz. Bigarren aukera honetan kokatu du bere burua IEk.

Larunbatean Iruñeko kaleetan bildutako milaka lagunen iritzia aintzat har dezaten helarazi nahi diegu zuzenean IEkoei, horregatik egin diegu bilera eskaera. Ostegunean Legebiltzarrean eztabaida eman aurretik, herritar gauen guztien eskaerei kasu egitea eskatu diegu.

Saretu:

, , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna