Sarea

Legebiltzarreko batzorde berezia, nafarrak berdintasunez hartuko dituen Euskararen Lege berria egiteko

kartela2Nafarroako Legebiltzarrak osoko bilkuran onartu du batzorde berezi bat osatzea, hizkuntza- eskubideen eskualdekatzea gaindituz, euskara Nafarroa osoan ofizial egingo duen lege proposamen bat aurkezteko, sei hilabeteko epean. Poztu gaitu albisteak, bidegabekeria bati amaiera ematen hasteko urratsa izan baita onarpen hori.

Ez da zilegia, XXI. mendean, herritarrei bizi diren tokiaren arabera aitortzea oinarrizko eskubideak. Euskaldunonganako bereizkeria inposatzen du egungo Euskararen Legeak, euskaldunak gizarte bazterkeriara kondenatzen ditu. Hizkuntza-eskubideak giza-eskubideak dira, eta horregatik, pre-politikoa da berdintasunaren aitortza egitea, nafar guztioi. Lehen urratsa da, premiazkoa, hizkuntza-eskubide berdinak aitortzea herritarrei, hori gabe ezin ahalko baitzaie bermatu, bestela, hizkuntza ofizialen artean aukeratzeko askatasuna.

Iazko abenduan Kondestablearen Jauregian egin genuen ekitaldian, Legebiltzarreko lehendakariaren, eta alderdietako eta gizarteko ordezkarien aurrean adierazi genuen bezala, legezko hizkuntza bereizkeria bertan behera uzteko ardura dute Nafarroako alderdiek. Hizkuntza-eskubideen eskualdekatzea bertan behera utzi eta herritarren arteko berdintasun printzipioa jaso behar du Euskararen Lege berriak.

Bide horretan lanean ari gara Kontseiluaren baitan biltzen garen euskalgintzako erakundeak eta Legebiltzarrean sortuko den batzorde berezian parte hartzeko eta laguntzeko prest gaude. Leiho bat zabaldu da, Nafarroako Legebiltzarrean. Aukera baliatu behar dute, aukera baliatu behar dugu.

Saretu:

, , , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna