Sarea

Nafarroako araudia lehenbailehen aldatu behar da administrazioak euskaraz lan egin dezan

Hezkuntza-LEP

Nafarroako Auzitegi Nagusiak hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) euskarazko postu guztiak bertan behera utzi izana gaitzetsi du Kontseiluak, bai eta, beste behin hizkuntza-eskubideen gaia judizialitu izana ere. Horrek agerian utzi du, Nafarroako Gobernuak administrazio osoak euskarak lan egin ahal izateko araudia osatu behar duela. Horretarako, berehalako neurriak hartu behar dira, besteak beste, 29/2003 Foru Dekretua bertan behera utzi.

Paul Bilbao idazkari nagusiaren aburuz, “lehen balorazio gisa, eta epaiaren edukia sakon aztertzeko betarik izan ez dugun arren, azpimarratu behar dugu epaia euskararen garapenaren eta euskaraz hezteko eskubidean galga berri bat jarri nahi dela. Are gehiago, kontuan hartuta 100 pertsonen lanpostua ezbaian jarri dela.”

Horrekin batera, Bilbaok azaldu du “harritu egin gaitu epaian 29/2003 Foru Dekretuaren zenbait artikulu erabili izana horren erabaki garrantzitsua hartzeko. Hortaz, Gobernuak berandu baino lehen bertan behera utzi beharko luke aipatu Dekretua, horrelako erabaki judizalak ahalbidetzen dituelako.”

Kontseiluak Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balorazioa egin zuenean, aderazi zuen orain berretsi duena, alegia, 29/2003 Dekretua bertan behera utzi behar dela eta Nafarroako administrazio osoak euskaraz lan egin ahal izateko araudia osatu behar dela, lehenbailehen.

“Are gehiago, hemendik eta hilabetera nafarren arteko berizkeria eragiten duen Euskararen Legeak 30. urteurrena egin behar duela kontuan hartuta, bada garaia euskararen corpus juridikoa goitik behera aldatzeko” gaineratu du Bilbaok.

Bide horretan, Nafarroako Gobernuak eskutik ditu araudian aldaketak egiteko ahalmena, eta gizartearen eta euskalgintzaren babesa, ekainaren 4an zein beste hainbatetan euskalgintzak eta herritarrek adierazi izan dioten moduan.

Saretu:

, , , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna