Sarea

“Nik ere Iruñea nahi dut” aldarrikatu duten herritarren sinadurak entregatu zaizkio Nafarroako Gobernuari

“Iruñeko hiri sarreretan dauden panelak gaztelania hutsez daude gaur gaurkoz. Lotsagarri eta mingarri egiten zaigu. Aitzitik, UPNk Iruñea toponimoa desagerrarazteko asmo argia duela esan dezakegu eta sarrera hauetan Iruñea ez agertzea horren isla da. Gauzak horrela, egoera hau aldatzeko hainbat urrats eman ditugu”, azaldu du Sagrario Aleman, Iruñeko euskalgintzako kideak. Asier Biurrunek azaldu du Alemanekin batera orain arte egindako lana.

Erregistroan2015-01-13

“2014an Iruñeko Udaleko oposizioko taldeen bidez panel horiek euskararen ordenantza betez jartzea eskatzea eragin genuen. Udalaren erantzuna haien eskumenekoa ez zela esatea izan zen. Gauzak horrela, 2014ko ekainean Nafarroako Gobernuari eskaera egin genion. Gobernuaren 3 hilabeteko isiltasun administratiboak ezezkoa adierazi zuen. Honen berri Arartekoari eman genion eta arrazoia eman zigun”.

Horren aurrean eta horrekin batera, herritarrei ere hainbat deialdi egin zaio ekimenetan parte hartzeko. “Horretarako kanpaina bat abiatu dugu. “Iruñea” izendun panel batekin kalera irten eta egoera honen berri ematearekin batera, jendea argazkiak egitera eta aldaketarako sinadura ematera gonbidatu dugu (Twitterren #NikEreIruñeaNahiDut traolarekin ikus daiteke). Argazki horiek hedatuz internet bidezko sinadura bilketari ere ekin diogu”, esan du Biurrunek. Hain zuzen ere, sinadura horiek izan dira gaur Nafarroako Gobernuaren erregistroan entregatu direnak.

Bihar bertan, Nafarroako Parlamentuan afera honi buruzko mozioaren eztabaida emango da.

“Behingoz, Iruñea izendapena dagokion tokian egotea exijitzen dugu. Desagertuak nahi gaitu UPNk, baina indarrez agertu nahi dugu. Eta horretara goaz. Bide horretan, Apirilaren 25ean Anaitasunean eginen den ekitaldian landu beharreko bidea aurkeztuko dugu. Nafarrak egunerokoan eta Anaitasunean indarrez agertzera deitzen ditugu”, esan dute.

Saretu:
No comments yet.

Utzi erantzuna