Sarea

Protokoloa, gobernantza eredu berrietarako abiapuntu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Aberystwyth University eta University of Edinburgh erakundeek sortutako Revitalise sareak Cardiffen antolatu duen lan-saioan parte hartu du.

Revitalise
sareak hizkuntza-biziberritzaren inguruan antolatutako laugarren
lan-saioa izan da honako hau, hain zuzen ere, gobernantza-ereduen
aldaketari buruzkoa.

Kontseiluko
idazkari nagusia ELEN-Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko
Sareko lehendakariorde gisa gonbidatu dute parte hartzera. “Lan-saio
trinko bezain aberatsa izan dugu. Azken boladan gurean behin eta
berriz ateratzen ari diren elementuak izan ditugu hausnargai:
lankidetza-harremanak, gizarte zibilaren funtzioa hizkuntzen
normalizazio-prozesuan, gobernantzaren definizioa,
hizkuntza-gobernantza nola antolatu..:” adierazi du Paul Bilbaok.

Izan ere, bi eguneko lan-saioan adituen, instituzioetako ordezkarien eta gizarte eragileen ordezkariek hartu dute parte. “Hizkutza gutxituei dagokienez, nik ordezkatu dudan ELEN Europako hamarnak hizkuntza gutxituren alde lan egiten duten eragileen bilgunea da, eta egin / eragin binomioa nola kudeatzen dugun azaldu dut.”

Horrela,
gobernatza eredu berrietan gizarte zibilak hizkuntza-politikari
buruzko erabakiguneetan parte hartze zuzenagoa izan behar duela
aldarrikatu du Bilbaok: “Instituzioen eta gizarte eragileen arteko
lankidetza ezin da mugatu proiektu zehatzak garatzera edo laguntzak
jasotzera, politika egiteko modu berritzaileak jarri behar dira
abian”

Horretarako,
gainera, Europa mailan inoizko adostasun sozialik handiena duen
proposamen politikoa badagoela gogoratu du Kontseilua/ELENeko
ordezkariak: “Hogeita hamar hizkuntza gutxitu ordezkatzen duten
ehunetik gora eragileren ekarpenekin osatutako proposamena, Hizkuntza
Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, izan daiteke gobernantza eredu
berria eraikitzen hasteko oinarrizko orubea. Are gehiago, nazioarteko
instituzio batzuk aitortza ematen ari zaizkio Protokoloari, eta
horrek erakusten du bertako edukien inguruko hausnarketa izan
litekeela gobernantza eredu berria eraikitzeko lehen urratsa”
gaineratu du Bilbaok.

Saretu:

No comments yet.

Utzi erantzuna