Sarea

Zerrenda bakarraren aldeko jarrera txalotu Kontseiluak

HaurrakEskolan

Kontseiluak baikorki hartu du Nafarroako Gobernuak hezkuntzan zerrenda bakarraren alde egindako apustua. “Zalantzarik gabe, Nafarroako Gobernuak UPNk urteetan zehar euskaldunak zokoratzeko eta diskriminatzeko baliatu duen araudia baliogabetu izana, norabide egokian emandako urratsa da” adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Izan ere, erabaki honen bidez, urteetako diskriminazioarekin amaitu du Nafarroako Gobernuak eta hemendik aurrera, hautagai euskaldunak ez dira zigortuko euskara ezagutzeagatik. “Finean, Nafarroan bakarrik gertatzen zen berezko hizkuntza ezagutzeagatik hautagaiak diskriminatzea. Hartara, Nafarroako Gobernuaren erabaki honek euskaldunak zigortzeko aurreko gobernuak erabilitako trikimailua alboratu du, eta beraz, justiziazko zerbait egin du” gogoratu du Bilbaok.

Horrexegatik, erabaki honi dagokionez, Kontseiluak babes publikoa agertu nahi izan dio Gobernuari. “Urrats garrantzitsua honen aurrean babes osoa agertu eta, norabide bereko urrats gehiago emateko deia egin nahi diogu, urteetako bidegabekeriari amaiera eman behar zaio” gaineratu du Bilbaok.

 

 

 

 

Saretu:

, , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna