Albistea

Gehiago irakurri
Albistea

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute

2015ko urtarrilaren 15a Iruzkinik ez
 Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldia antolatu dute. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duen eragina frogatu zen, eta aurten, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Gehiago irakurri
Albistea

“Nik ere Iruñea nahi dut” aldarrikatu duten herritarren sinadurak entregatu zaizkio Nafarroako Gobernuari

2015ko urtarrilaren 13a Iruzkinik ez

Iruñeko euskalgintzaren bilgunea osatzen duten Kontseiluaren kideek (AEK, IKA, EHE, AET, Sortzen eta NIE), urte batzuk daramatzate Iruñeko Udalaren eskumenekoa den hizkuntza-paisaian euskara ager dadin eragiten. Lorpenak erdietsi dira denbora honetan iruindar euskaltzaleen bultzadari esker eta norabide horretan gaur beste urrats bat egin da; Iruñeko hiri sarreretan dauden panelak euskaldundu daitezen jasotako eskaerak entregatu zaizkio Nafarroako Gobernuari.