Sarea

Author Archive | Kontseilua

Euskara gaixo dago Osakidetzan

Kepa Elortzaren kasu larria ezagutzera emanez, Osakidetzan euskara gaixo dagoela utzi zuen agerian Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, “Duintasun bidea” dokumentalaren bidez (http://vimeo.com/23127725). Orain gutxi, kasu horren harira, elkarrizketa egin diete Goiena telebistan Behatokiko zuzendariaria den Garbiñe Petriatiri eta Kepa Elortza berari:

Continue Reading 0

Hizkuntza-politiken urtekaria 2010

Iazko urtean hizkuntza-politikarekin zerikusia duten berri, adierazpen eta gertaera garrantzitsuenak urtekari batean bildu ditugu. Urtekari honek Euskalgintza eta euskaltzaleentzat hizkuntza-politiken jarraipenerako tresna berri bat izan nahi du, unean-uneko gertaerez harantzago, eragileei ikuspegi orokor eta jarraia eskainiko dien tresna berri bat. Open publication – Free publishing – More euskara Lehen urtekari honetan jasotako berri eta gertakariek […]

Continue Reading 0

Arabako emaitzak Canal Gasteiz-en

Hizkuntza-politika makurrenak Araban garatzen dira. Hori salatu genuen aurreko ostegunean Gasteizen, Arabako hizkuntza-politiken neurketak emandako emaitzak aurkezterakoan. Aurrez Canal Gasteiz telebistan elkarrizketa egin ziguten eta hauek dira jaso dituzten adierazpenak:

Continue Reading 0

Vascuencearen legea udalen hizkuntza-politikaren oztopo

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak udaletan garatzen diren hizkuntza-politikak neurtu ditu, herritarrengan duten eragina handia delako. 2010ean 116 herritan egin da bigarren neurketa, ziklo politiko oso bat iragan denean, hain zuzen ere, eta honen bidez Euskal Herri osoan 2.410.450 biztanlerengan eragina duten hizkuntza-politiken azterketa jaso da. Nafarroan ondorioa argia da: “Aurten 25 urte eginen dituen Vascuencearen […]

Continue Reading 0