Sarea

Author Archive | Kontseilua

Behatokiaren sinposioa

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bere hamargarren urteurrenean, herritarren hizkuntza-eskubideak babestu eta bermatzeko tresna eraginkorrena dela erakutsi digu berriz ere. Batetik, “Hizkuntza Eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak” lantzeko sinposioa egin du nazioarteko eragile eta adituen partehartze aberatsa lortuz eta, bestetik, Bartzelonako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala berresteko ekitaldia antolatu du, deklarazioaren 15. urteurrena bete den honetan. Bi ekimen […]

Continue Reading 0

Datozen lau urteotan euskararen normalizazioari bultzada eman behar diote arduradun politikoek

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hego Euskal Herrian joan den igandean egindako hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren hausnarketa egin eta horren berri eman du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrek hautatu berri dituzten ordezkari politikoei arduraz joka dezaten dei egin die eta heldu den legegintzaldian euskararen normalizazioari bultzada emateko eskatu. (gehiago…)

Continue Reading 0

Nafarroako hautagaiak euskarari buruz

Nafarroan udal hauteskundeak ez ezik, Parlamenturako hauteskundeak ere badirenez, bozka ematerakoan alderdi bakoitzak euskararen alorrean zer egingo duen kontuan hartzeko eskatu die Kontseiluak herritarrei. Bozka erabakitzerakoan herritarrei lana errazte aldera, euskarari buruz dituzten proposamenei buruz galdetu die Kontseiluak alderdi nagusiei: . Vascuencearen legeari buruz: (gehiago…)

Continue Reading 0

Euskara gaixo dago Osakidetzan

Kepa Elortzaren kasu larria ezagutzera emanez, Osakidetzan euskara gaixo dagoela utzi zuen agerian Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, “Duintasun bidea” dokumentalaren bidez (http://vimeo.com/23127725). Orain gutxi, kasu horren harira, elkarrizketa egin diete Goiena telebistan Behatokiko zuzendariaria den Garbiñe Petriatiri eta Kepa Elortza berari:

Continue Reading 0

Hizkuntza-politiken urtekaria 2010

Iazko urtean hizkuntza-politikarekin zerikusia duten berri, adierazpen eta gertaera garrantzitsuenak urtekari batean bildu ditugu. Urtekari honek Euskalgintza eta euskaltzaleentzat hizkuntza-politiken jarraipenerako tresna berri bat izan nahi du, unean-uneko gertaerez harantzago, eragileei ikuspegi orokor eta jarraia eskainiko dien tresna berri bat. Open publication – Free publishing – More euskara Lehen urtekari honetan jasotako berri eta gertakariek […]

Continue Reading 0