Sarea

Tag Archives | aurkezpena

IMG_1802

Hizkuntza-eskubideak aitortzeko aukera juridiko bakarra ofizialtasuna dela aldarrikatu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Lege berria idazteko sortutako batzordean parte hartu du gaur Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak eskaera zuzena egin die parlamentariei: “Zuek etxe honetan gure eskubideez erabakitzen duzue, zuen esku dago gure eskubideen aitortza”. Aldaketa behingoz egin behar dela ere esan du. Lege berria behar da, euskaldunontzat, eskubide berdintasuna egon dadin, injustiziak zuzenduz, herritarron […]

Continue Reading 1
DonostiakoProtokoloa20161217

Hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna abian jarri da, Donostiako Protokoloa aurkeztuta

Ekitaldi xume eta hunkigarri batez aurkeztu da gaur Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, hau da, Donostiako Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ekitaldian esan du protokolo hau ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa dela, Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla. Protokoloa Kontseiluak eta Donostia Fundazioak sustatutako […]

Continue Reading 0