Sarea

Tag Archives | berdintasunaren alde

IRUDIA

Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 ekimenari ekarpena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin osatutako Nafarroa EUSKARAtik suspertu txostenarekin. Izan ere, COVID-19ak eragindako egoeratik <<sendoago>> eta <<kohesionatuago>> ateratzeko Nafarroako Gobernuak martxan ipini duen ekimena da Nafarroa Suspertu. Baliabide publiko zein pribatuak baliatuta, gizarte eragileekin elkarlanean jardun nahi du, eta hazkunderako, berrikuntzarako, berdintasunerako eta ekitaterako oinarri […]

Continue Reading 0
Manifestazioa Abenduak 16 142

Larunbateko milaka herritarren aldarria helarazteko bilera eskatu dio Kontseiluak Izquierda-Ezkerrari

Ostegunean, abenduaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak hezkuntzako lan publikorako sarbidea arautu nahi duen PSNren lege proposamena aztertuko du, hain zuzen ere, oposizioetarako Gobernuak onartu duen irakaslegaien zerrenda bakarra baztertuz. Egunotan publikoki azaldu du Kontseiluak lege proposamen horren aurkako iritzia, nafarren eskubideen berdintasunaren aurkakoa delako, euskaldunok pairatzen dugun bazterkeria indartzen duelako eta nabaritzen hasia zen aldaketa politikoan […]

Continue Reading 0
BerdintasunarenAlde20171216

Justizia eta pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatu dituzte euskaltzaleek Iruñeko kaleetan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna aldarrikatu da Bide eman euskarari: Berdintasunaren alde! egindako manifestazioan. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatu eta Sarasate pasealekuan egindako ekitaldiarekin amaitu da. Ekitaldian, hezkuntzako zerrenda bakarraren aldarrikapena egin dute, kaltetutako lagun batzuk. Euskaldunon ganako desberdinkeria, gehien dakiena zigortzea… salatu dituzte. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak egin du azken hitzartzea eta kaltetu irakasle […]

Continue Reading 0
ZerrendaBakarraSindikatuekin2017_12_13

Eragile sozialak ere justiziaren eta berdintasunaren alde aterako dira kalera

Kontseiluak larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxiki zaizkio ELA, LAB, STEILAS, Bilgune Feminista eta SOS Arrazakeria. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin batera, agerraldia egin dute hiru sindikatuetako ordezkariek. Bilbaok azaldu duenez, pertsonen arteko berdintasuna eta justizia aldarrikatzeko kalera aterako garen honetan, oso garrantzitsua da eragile hauen atxikimendua. ELAko Maria Baldak azaldu du agerraldia egitearen arrazoia: “Gaur […]

Continue Reading 0
IMG-0638

Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! lelopean egingo da abenduaren 16ko manifestazioa

Kontseiluko bazkideen ordezkariekin batera agerraldia egin du Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Bertan, hilaren 16an egingo den manifestaziorako urgentziazko deialdia egin dute. Azken asteotan gertatutakoek, bereziki zerrenda bakarraren aferak, bultzatuta. Gizarte nafarraren kohesioaren eta normalizazioaren alde eta nafarren eskubideen berdintasunaren aldeko mobilizazioa izango da eta baita hainbat eragile sustatzen ari diren jarrera antisozialak salatzeko ere. Agerraldia […]

Continue Reading 0