Sarea

Tag Archives | eae

2018.07.02 Kontseilua 009

Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren esku dago Estatutu berrirako hizkuntzaren atalerako proposamena

Miramar jauregian aurkeztutako proposamena eskura eman dio Bakartxo Tejeriari, Eusko Legebiltzarreko lehendakariari, Kontseiluaren ordezkaritzak. Paul Bilbao idazkari nagusiarekin batera joan dira Gasteizera Leire Cancio (Elhuyar) eta Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolak) zuzendaritza-kideak. Eusko Legebiltzarrak autogobernua delako eztabaidaren baitan EAErako Estatu berri baterako eztabaida-prozesua zabaldu du eta, hizkuntzaren eta hizkuntza-eskubideen gaia nola kokatu berrikusteko aukera hau […]

Continue Reading 0
2018.05.02 Kontseilua (2)

Ikasteredu orokortua aldarrikatu du Paul Bilbaok EAEko Hezkuntza Batzordean

Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeak antolatutako “Hezkuntza-sistema ez-unibertsitarioko hizkuntza-tratamendua” lan-saioan hartu du parte Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Kontseiluko idazkari nagusiak ideia argi bat helarazi nahi izan die legebiltzarreko hezkuntza batzordea osatzen duten alderdiei: “Borondate politikoa besterik ez da falta jauzia egiteko, egun aukera guztiak daude belaunaldi berri euskaldun-eleaniztunak bermatzeko” Bilbaok Kontseiluak hezkuntza sektoreko eragile nagusienekin […]

Continue Reading 0
EAEkoHezkuntzariEkarpena

Hezkuntzaren Aldeko Akordioari ekarpen zehatza egin dio Kontseiluak: Ikasle guztiek B2 maila lortzeko ikasteredu orokortua

Hezkuntza Sailak EAEn Hezkuntzaren Aldeko Akordioa erdiestea bultzatzeko prozesuaren baitan, Akordioaren Oinarriak izeneko dokumentua aurkeztu ondoren ekarpenetarako zabaldutako tartean bere ekarpena egin du Kontseiluak. Gaur erregistratu du proposamena Paul Bilbao idazkari nagusiak. Ekimenaren garrantziaz ohartarazi du Bilbaok, egin duen adierazpenean: “Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak adierazi zuen legegintzaldi honetan Hezkuntzaren Euskal Legea onesteko konpromisoa dutela. Hortaz, […]

Continue Reading 0
HEA-Kontseilua2_20170705

Helduak doan euskalduntzeko proposamena aurkeztu du Kontseiluak sektorearen babes handiarekin

Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak Doakotasuneranzko bidean izeneko proposamena landu du. Kontseiluak, bere sorreratik hainbat proposamen jarri du mahai gainean, arlo desberdinetan (Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, Hizkuntza Politika Berri Eragingarria, kasu). Oraingo hau, horiei gehituko zaien beste lan bat da. Elkarlanean oinarritutako proposamena da, izan ere, Kontseiluaren baitako eragileei (AEK, IKA, […]

Continue Reading 0
Argazkia-1

Paul Bilbao: “Datorren legegintzaldia normalizazioari epeak jarri izanagatik gogoratu nahi dut”

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hilaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak EAEko hizkuntza-politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskalgintzaren bilgune den Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ekitaldian, euskararen normalizazio prozesuak epea behar duela aldarrikatu du Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Bilbaok, berarekin batera izan ditu Nerea Alias telebista aurkezlea eta Lander Arbelaitz kazetaria. Biak EAEko […]

Continue Reading 0
euskaraz-bizi-nahi-dut-logoa

Normalizazioa erdiesteko epeak zehazteko garaia da

PSE-EEk atzo sarean zabaldutako bideoaren aurrean KONTSEILUAk benetako eztabaida saihestu nahi izana leporatu dio alderdiari, eta interes politiko zehatzak asetzeko gezurrak zabaltzea zilegia ez dela gaineratu du. KONTSEILUAk betidanik aldarrikatu du hizkuntza-politikaren gaiak zentralitatea hartu beharko lukeela hauteskunde-kanpainetan, finean, herritarrok jakin behar dugu gure eskubideen bermerako zer-nolako proposamenak egiten dituzten alderdi politikoek. Halere, elementu faltsuekin […]

Continue Reading 0