Sarea

Tag Archives | Epaia

Kontseilua-behingoz_0870

…Gobernuari, ausardia. Behingoz.

@PaulBilbao Justizia, berdintasuna eta kohesioa. Horiek dira zalantzarik gabe gizarte demokratiko eta justu bat eraikitzeko ardatzak. Eta ozen esan behar dugu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiak hiru ardatz horiekin talka egiten duela, talka zuzena. Hau paradoxa, eskubideen zaintzarako instituzioak eskubideak bermatzeko neurrien kontra egitea. Izan ere, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren kontra egitea da herritarren eskubideak […]

Continue Reading 0
Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0
Behingoz20181027

Nafarroan beste lege bat beharrezkoa dela agerian utzi du, beste behin, auzitegiak

Kontseiluak larritzat jo du eskubideen babesle izan beharko lukeen auzitegiak herritarren eskubideen urraketak ahalbidetuko dituen epaia argitaratu izana, eta Gobernuari aurre egiteko ausardia eskatu dio. “Tamalez ez da Nafarroako Auzitegiak euskaldunon eskubideen aurka hartzen duen lehen erabakia eta, beraz, ez gaitu harritu; halere, oso argi uzten du egungo Euskararen Legeak horrelako ebazpenei atea zabaltzen diela” […]

Continue Reading 0