Sarea

Tag Archives | euskara ofiziala nafarroa osoan

DSC_0015

Herritarrek nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskatu dute Lizarraldean

Lizarraldeko euskalgintzak amaiera eman dio, apirilaren 19an aurkeztutako Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan ekimenari, azken asteotan eskualdean jasotako herritarren eskabideak Lizarrako Udalaren esku utziz. Guztira 668 eskabide bildu dituzte Lizarraldean, horietatik 342 Lizarran, 73 Villatuertan eta gainerakoak, eskualdeko herrietan banatuta. Lizarran bildutako eskaerak herriko udaletxeko erregistroan sartu dituzte maiatzaren 24an, ostegunarekin. Euskalgintzako ordezkariak aurkezpena egin zenean […]

Continue Reading 0
Aurkezpena_2daElkarrekin_20180417

Nafarroan Euskararen Lege berria idazteko elkarlanean oinarritutako dinamika aurkeztu du Kontseiluak

Nafarroan Euskararen Lege berria egiteko ekimena aurkeztu du Kontseiluak Iruñean. Euskarari bidea, elkarrekin leloarekin garatuko du dinamika. Parlamentuan zabaldutako aukera baliatuz, proposamena landuko du. Edukia lantzeko, proposamena egingo die herritarrei eta horien ekarpenak jasoko ditu hainbat mintegitan. Lege proposamenaren oinarria Parlamentuan aurkeztuko da. “Iazko urriaren amaieran, aukera-leiho bat zabaldu zen, Parlamentuan onartu baitzen Euskararen Lege […]

Continue Reading 1
EONO_Erregistroan20171128

Nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskaerak eraman dituzte Nafarroako Parlamentura

Kontseiluak urriaren 11n aurkeztutako Euskara Ofiziala Osoan ekimenari amaiera eman dio, azken asteotan Iruñean, Antsoainen, Atarrabian, Barañainen, Berriozarren, Burlatan, Mutiloan eta Sarrigurenen jasotako eskaerak Nafarroako Parlamentuaren esku utziz. Eskabideak Nafarroako Parlamentura eraman aurretik, Iruñeko herritarren eskabideak bertako Udaleko zinegotzi Aritz Romeoren esku utzi dituzte euskalgintzako ordezkariek, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera. Ondoren, Nafarroako Parlamenturako […]

Continue Reading 0
EuskaraOfizialaNafarroaOsoan

Nafarroako herritarren arteko berdintasuna berma dadin dinamika abiatuko du Kontseiluak

Nafarroako hainbat herritan gauzatuko den ekimenaren berri eman du gaur Kontseiluak. ‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ izenpean garatuko den dinamikak euskaldunok Nafarroan bizi duten bereizkeria gainditzea du helburu, eskualdekatzearekin amaituz. Horretarako, euskarak lurralde osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatuko da, Iruñerriko hainbat herritan herritarrengandik jasoko diren eskaeren bitartez. Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak agerraldiari hasiera eman […]

Continue Reading 0