Sarea

Tag Archives | euskara

Kontseilua-behingoz_0870

…Gobernuari, ausardia. Behingoz.

@PaulBilbao Justizia, berdintasuna eta kohesioa. Horiek dira zalantzarik gabe gizarte demokratiko eta justu bat eraikitzeko ardatzak. Eta ozen esan behar dugu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiak hiru ardatz horiekin talka egiten duela, talka zuzena. Hau paradoxa, eskubideen zaintzarako instituzioak eskubideak bermatzeko neurrien kontra egitea. Izan ere, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren kontra egitea da herritarren eskubideak […]

Continue Reading 0
Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0
Behingoz20181027

Nafarroan beste lege bat beharrezkoa dela agerian utzi du, beste behin, auzitegiak

Kontseiluak larritzat jo du eskubideen babesle izan beharko lukeen auzitegiak herritarren eskubideen urraketak ahalbidetuko dituen epaia argitaratu izana, eta Gobernuari aurre egiteko ausardia eskatu dio. “Tamalez ez da Nafarroako Auzitegiak euskaldunon eskubideen aurka hartzen duen lehen erabakia eta, beraz, ez gaitu harritu; halere, oso argi uzten du egungo Euskararen Legeak horrelako ebazpenei atea zabaltzen diela” […]

Continue Reading 0
Agurne Gaubeka Kontseilua

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak zuzendari berria izendatu du

Agurne Gaubeka Erauskinek hartu du Garbiñe Petriati Ijurraren lekukoa Behatokiaren zuzendaritzan. Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Petriati andreari azken hamarkadan egindako lanarengatik eta Behatokiari eskainitako guztiagatik. Ia hamar urtez aritu da Garbiñe Petriati Ijurra Euskararen Kontseiluak sustatu eta bideraturiko Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaritzan lanean, hizkuntza-eskubideak bermatzeko bidea eginez. 2019ko azken hiru hilekoan sartuta, Behatokiak ziklo […]

Continue Reading 0
20190508_110846_20190519194229180_20190619174551723_20190619175518990[1]

Hezkuntza-lege berrian urrats ausarta egiteko garaia da

  Kontseiluak ekarpena egin du Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Legearen Aurreproiektua egin aurretiko kontsulta publikoan, egungo hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasteredu orokortua ezartzeko eskatu du. Duela bi aste, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Bizkaiko ikastolen jaian, Ibilaldian, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak irekia zuela hezkuntza lege berri baten aurreproiektua egin aurretiko kontsulta. Horren aurrean, Kontseiluak ekarpen zuzena egin du: “Gogoratu […]

Continue Reading 0
ARGAZKIAKORRIKA

Kontseiluak ere KLIKA egingo du

KORRIKAko arduradunak 21. edizioaren aurkezpena egin du zuzendaritza-batzordean Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuko duen euskararen aldeko ekimen erraldoiarenaren nondik norakoak azaldu dizkio KORRIKAko arduradun Asier Amondok KONTSEILUAren zuzendaritza batzordeari. KORRIKAko arduradunak azaldu bezala, aurtengo edizioak KLIKA egiteko eskatzen digu: “Klika aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea. Are gehiago, […]

Continue Reading 0