Sarea

Tag Archives | parlamentua

IMG_1802

Hizkuntza-eskubideak aitortzeko aukera juridiko bakarra ofizialtasuna dela aldarrikatu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Lege berria idazteko sortutako batzordean parte hartu du gaur Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak eskaera zuzena egin die parlamentariei: “Zuek etxe honetan gure eskubideez erabakitzen duzue, zuen esku dago gure eskubideen aitortza”. Aldaketa behingoz egin behar dela ere esan du. Lege berria behar da, euskaldunontzat, eskubide berdintasuna egon dadin, injustiziak zuzenduz, herritarron […]

Continue Reading 1
NafarroakoParlamentua20170622

Paul Bilbao: “Lehentasuna nafarrak berdintasunez hartuko dituen Euskararen Lege berria da”

Vascuencearen Legearen aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak gaur eta orain arte legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean kokatuta egon diren hainbat herrik eremu mistorako aldaketa egingo dute, baina Nafarroako zonifikazioak bere horretan jarraituko du eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna mantenduz. Osoko bilkuran euskalgintzako hainbat ordezkari egon dira, besteak beste, Josu Reparaz, Patxi Abarzuza eta Xabi […]

Continue Reading 0
Digital Camera

Valentziako Gorteetako Presidenteak Donostiako Protokoloa aintzat hartzeko borondatea agertu du

ELEN-Hizkuntza Berdintasunerako Europako Sareko zuzendaritza-batzordeari harrera egin dio Valentziako Gorteetako presidente Enric Morerak asteburu honetan Valentzian egingo duen bileraren bezperan. Moreak Europan erregioetako parlamentuetako presidenteen bilgunean Protokoloa erabiltzeko asmoa adierazi die ELENeko kideei. ELENeko lehendakari Ferran Suayk eta lehendakariorde eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren ale bat eman diote eskura Valentziako […]

Continue Reading 0
Naf.Parlamentuan20170201

Nafarroako Parlamentuko presidenteari aurkeztuz hasi du Donostiako Protokoloak arduradun instituzionalekin egingo duen ibilbidea

Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin bildu da gaur Kontseilua. Iazko abenduaren 17an Kursaalen aurkeztutako Donostiako Protokoloa izan dute hizpide Aznarezek eta Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak edo Donostiako Protokoloak 185 neurri jasotzen ditu. 1996an Bartzelonan sinatutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren gauzapen praktikoa egin dadin neurriak dira guztiak. Nafarroan lehen aldiz euskararen […]

Continue Reading 0