Sarea

Tag Archives | vascuencearen legea

NafarroakoParlamentua20170622

Paul Bilbao: “Lehentasuna nafarrak berdintasunez hartuko dituen Euskararen Lege berria da”

Vascuencearen Legearen aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak gaur eta orain arte legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean kokatuta egon diren hainbat herrik eremu mistorako aldaketa egingo dute, baina Nafarroako zonifikazioak bere horretan jarraituko du eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna mantenduz. Osoko bilkuran euskalgintzako hainbat ordezkari egon dira, besteak beste, Josu Reparaz, Patxi Abarzuza eta Xabi […]

Continue Reading 0
ZonifikazioaGainditu

Paul Bilbao: “Zonifikazioa gaindituko duen lege berria egiteko garaia da eta ez zirrikituak bilatzen aritzekoa”

Idazkari nagusi Paul Bilbaok eskaera zuzena egin die aldaketaren alderdiei: “Berreraiki ezazue 2011n Euskararen legea ordezkatzeko zuetako gehienok Parlamentuan erakutsi zenuten adostasuna.” Herri batzuei eremu mistoan sartzea ahalbidetuko dien lege aldaketa egitea proposatu dute lau alderdiek. Kontseiluarentzat ez da ulertzen erraza planteamendu hori egin izana. “Behin eta berriz, urteetan, aldarrikatzen ari gara Lege horrek zein […]

Continue Reading 0
Condestable20161216

Euskararen Lege berria idazteko eskatu dio Kontseiluak Nafarroako Parlamentuari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñeko Kondestable Jauregian. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak, Parlamentuko presidenteari, Ainhoa Aznarezi, lege berria idazteko luma oparitu dio. Ekitaldian, urte hauetan guztietan Legeak ezarritako egoeraren ondorioz izan dituzten bizipenen berri ere eman dute hainbat herritarrek. Alderdietako, eragile sozialetako eta euskalgintzako ordezkariak izan dira ekitaldian. Ekitaldia egitearen […]

Continue Reading 0