Sarea

‘Euskararen Herria Euskal Hiztun’ – Hitzartzeak

Transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan-ildo nagusitzat hartuta, ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko gogoeta plaza eratu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Euskararen normalizazioan hiztunak sortzeak duen garrantziaz jakitun, patxadaz eta sakon hausnartzeko baliagarriak izan ziren jardunaldietan egin ziren bederatzi hitzartzeak.

Molde eta forma ezberdinetan, ezagutzaren unibertsalizazioaren inguruan egon daitezkeen hiru ikuspegi garrantzitsuenak bildu nahi izan zituzten antolatzaileek: adituena, instituzioena eta eragileena. Jarraian dituzue ikusgai jardunaldietan egon ziren hitzaldi guztiak:

 

-> Azaroak 12, osteguna

09:00-09:30 – Irekiera ekitaldia

 

09:30-11:00 – Hasierako hitzaldi nagusia: Ezagutzaren unibertsalizazioaren hari-muturrak ikuspegi soziolinguistikotik

 

11:30-12:30 – Hitzaldia: Euskararen transmisioaz ari garelarik, zertaz ari gara? Hausnarketa estrategikorako gakoak

 

12:30-13:30 – Elkarrizketa: Aisialdia eta ingurune digitala, bi ardatz sozializazioan: nola jardun, zer egin?

 

15:30-17:30 – Mahai-ingurua: Hezkuntzaren oraina eta etorkizuna: Zer eta nola egin ikasleen gaitasunetan eragiteko eta belaunaldi berri euskaldun (aktibo) eleaniztunak erdiesteko?

 

17:30-18:30 – Elkarrizketa: Eskola, familia, gizartea… Ingurunearekin elkarrekintzaren beharra

 

-> Azaroak 13, ostirala

09:00-09:45 – Bigarren hitzaldi nagusia: Gizarte erantzukizuna ezagutzaren unibertsalizazioan: jendartea entzun eta elkarrekin erantzun

 

09:45-11:15 – Mahai-ingurua: Nola kokatzen da helduen euskalduntzea hizkuntza-politiketan? Zein dira instituzioen egungo erronka nagusiak?

 

11:45-13:00 – Elkarrizketa: Zein bide egin behar du helduen euskalduntzearen sektoreak hurrengo urteetan?

 

13:00-13:45 – Amaierako hausnarketa: Ezagutzaren unibertsalizazioaz haratago: hiztun izatetik hiztun aktibo izatera