Bazkideak

Kontseilua osatzen duten euskalgintzako eragileak

Bazkideak dira Kontseiluaren muina. Euskalgintzako esparru anitzetan diharduten hogeita hamar bat eragilek osatzen dute, eta norbere bisio eta arlotik zehazten dute Kontseiluaren norabidea urtean behin egiten den Batzar Nagusiarekin. Horri esker, hizkuntza-normalizazioaren ikuspegi orokorra eta aberatsa lortzen du Kontseiluak. Horra Kontseiluaren balioa: euskalgintzako eragile nagusien elkargunea izateaz gain, estrategia bateratuak eta adostuak lortzeko plaza da.