Sarea

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Udal Garapena aurkeztuko du Kontseiluak

Azaroaren 6an, Oihaneder Euskararen Etxean, aurkeztuko da Udalen hizkuntza politika eraginkorrerako tresna

Euskara Erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Udal Garapena izeneko tresna aurkeztuko du datorren asteazkenean, azaroaren 6an, Gasteizko Euskararen Etxean, Oihander-en. Gainera, Lasarte eta Antsoaingo euskara zerbitzuetako teknikariak diren Iñaki Arruti eta Elvira Lizeagarekin, eta Gasteizko Udaleko alkateordea eta euskara zerbitzuaren ordezkari berezia den Iñaki Gurtubay-rekin hizkuntza politika ikuspegiak partekatuko dira eta neurri eraginkorren inguruan hausnartuko dute, protokolo berria aurrean izanik.

Tresna honen jatorria 2016an abenduaren 17an kokatzen da; Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuen Europako 30 hizkuntza komunitatetako 120 eragilerekin batera. Hizkuntza-politiken alorrean inoizko adostasunik handiena lortu duen dokumentua, hain zuzen ere.

Orain, Kontseiluak neurri horiek udaletara egokitu ditu, eta udalek hizkuntza-eskubideak berma ditzaten hizkuntza-politika baterako oinarriak zehaztu ditu eta dokumentu bat osatu dut eragile eta adituen ekarpenekin: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Udaletarako Garapena.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du gutxi gora behera, ondoren mokadutxo batekin bukatuko delarik. Aurretik esan bezala, Iñaki Arruti eta Elvira Lizeagarekin mahai ingurua osatuko da Udal Zerbitzuen ibilbide, iritzi eta erronkak partekatzeko; eta Iñaki Gurtubay-k, Gasteizko Udaleko alkateordeak eta euskara zerbitzuaren ordezkari bereziak hiriari begira jarriko da.

Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak emango dio amaiera ekitaldiari, tresnaren inguruko abantailak eta erabilgarritasuna azpimarratuz.

Ekitaldira bertaratzeko interesa duenak kontseilua@kontseilua.eus helbidera idatzita baieztatu dezake presentzia.

Saretu:

, , , , ,

No comments yet.

Utzi erantzuna