Sarea

Archive | Administrazioak

Kontseilua-behingoz_0864

Nafarroako Gobernuari, beste behin, ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan

Nafarroako Kontseiluaren irizpen-txostenak elementu gehigarririk jasotzen ez duela uste Kontseiluak, eta urratsak albait arinen egiteko eskatu du. “Kezka handia agertu genuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratutako epaiarekin, kezka areagotu zitzaigun Gobernuak epaiari kasazio-helegitea tarteratu ez zionean, eta egoera hartan, herritarren eskubideak bermatzeko lege-zirrikituak balia zitzala eskatu genion Gobernuari duela hiru hilabete. Gaur, irizpen-txostena irakurrita, eskaera […]

Continue Reading 0
IRUDIAMANIFESTAZIOA

Kontseiluak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

  Duela aste bat kezka agertu zuen azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen zen zenbait erabakirekin, eta larunbatean bidegabekeria horiekin desadostasuna agertzeko aukera izanen dela uste du. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak babesa agertu nahi izan dio aurreko astean zenbait gurasok larunbaterako egin zuten deialdiari “Egun gertatzen ari diren bidegabekeriei kalean ere erantzun beharra dago” adierazi […]

Continue Reading 0
argazkia

Gobernua euskararen garapenaren alde bat egiten ez duten neurriak hartzen ari da

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka agertu du azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen ari den zenbait erabakirekin eta dei egin dio jarrera birbideratu eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko politika sendoak abian hartzeko. Harridura eta kezka sortu dute Kontseiluan Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabakik, besteak beste, Mendigorrian eta Castejonen eskoletako ikasleei eragiten dietenak. “Gogoratu behar dugu Gobernuaren […]

Continue Reading 0
ELEN-kontseilua

Nafarroari buruzko ebazpena onartu du ELEN erakundeko Batzar Nagusiak Bretainian

Roazhonen (Bretainia) izandako Batzar Nagusian epaiak hizkuntza-eskubideen bermean dakartzan murrizketez ohartarazi zuten Europako 45 hizkuntza gutxituren alde lan egiten duten eragileen bilgune da ELEN eta estatus aholku-emailea du Europako Kontseiluan zein Nazio Batuen Erakundean. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sorreran hartu zuen parte eta hasieratik bertatik zuzendaritza-batzordeko kide da. Kontseiluko idazkari nagusi eta ELENeko lehendakari-orde Paul […]

Continue Reading 0
Kontseilua-behingoz_0870

…Gobernuari, ausardia. Behingoz.

@PaulBilbao Justizia, berdintasuna eta kohesioa. Horiek dira zalantzarik gabe gizarte demokratiko eta justu bat eraikitzeko ardatzak. Eta ozen esan behar dugu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiak hiru ardatz horiekin talka egiten duela, talka zuzena. Hau paradoxa, eskubideen zaintzarako instituzioak eskubideak bermatzeko neurrien kontra egitea. Izan ere, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren kontra egitea da herritarren eskubideak […]

Continue Reading 0
20190508_110846_20190519194229180_20190619174551723_20190619175518990[1]

Hezkuntza-lege berrian urrats ausarta egiteko garaia da

  Kontseiluak ekarpena egin du Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Legearen Aurreproiektua egin aurretiko kontsulta publikoan, egungo hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasteredu orokortua ezartzeko eskatu du. Duela bi aste, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Bizkaiko ikastolen jaian, Ibilaldian, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak irekia zuela hezkuntza lege berri baten aurreproiektua egin aurretiko kontsulta. Horren aurrean, Kontseiluak ekarpen zuzena egin du: “Gogoratu […]

Continue Reading 0