Sarea

Archive | Nafarroako Foru Komunitatea

IRUDIA

Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planak ez du euskara zeharlerrotzat hartu

Kontseiluak eta Behatokiak kezkaz jaso dute Nafarroako Gobernuak pandemiari aurre egiteko onartutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana. Izan ere, euskara kohesiorako eta aniztasunerako elementua dela aitortu arren, planak ez du neurri zehatzik jasotzen, eta jasotzen dituen urriak ere oso apartekoak eta zehaztugabeak dira. Hau da, euskarak ardatz izan gabe jarraitzen du eta berezkoa duen zeharlerrotasuna aitortu […]

Continue Reading 0
Batzarra Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilariarekin bildu da Kontseilua ‘Geroa Euskaratik’ adierazpeneko urgentziako neurriak aztertzeko

‘Geroa Euskaratik’ adierazpena aurkeztu zuen Kontseiluak ekainean egindako agerraldian, bazkideak alboan zituela. Pandemiari aurre egiteko euskalgintzarako urgentziazko neurriak jasotzen ditu adierazpenak, eta horiek orain paperetik errealitatera jauzi egin dezaten, erakunde pribatu zein publikoekin bilera erronda egingo du Kontseiluak. Hain zuzen ere, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariarekin batzartu dira Iruñean Alizia Iribarren […]

Continue Reading 0
IRUDIA

Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 ekimenari ekarpena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin osatutako Nafarroa EUSKARAtik suspertu txostenarekin. Izan ere, COVID-19ak eragindako egoeratik <<sendoago>> eta <<kohesionatuago>> ateratzeko Nafarroako Gobernuak martxan ipini duen ekimena da Nafarroa Suspertu. Baliabide publiko zein pribatuak baliatuta, gizarte eragileekin elkarlanean jardun nahi du, eta hazkunderako, berrikuntzarako, berdintasunerako eta ekitaterako oinarri […]

Continue Reading 0
Kontseilua-behingoz_0864

Nafarroako Gobernuari, beste behin, ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan

Nafarroako Kontseiluaren irizpen-txostenak elementu gehigarririk jasotzen ez duela uste Kontseiluak, eta urratsak albait arinen egiteko eskatu du. “Kezka handia agertu genuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratutako epaiarekin, kezka areagotu zitzaigun Gobernuak epaiari kasazio-helegitea tarteratu ez zionean, eta egoera hartan, herritarren eskubideak bermatzeko lege-zirrikituak balia zitzala eskatu genion Gobernuari duela hiru hilabete. Gaur, irizpen-txostena irakurrita, eskaera […]

Continue Reading 0
IRUDIAMANIFESTAZIOA

Kontseiluak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

  Duela aste bat kezka agertu zuen azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen zen zenbait erabakirekin, eta larunbatean bidegabekeria horiekin desadostasuna agertzeko aukera izanen dela uste du. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak babesa agertu nahi izan dio aurreko astean zenbait gurasok larunbaterako egin zuten deialdiari “Egun gertatzen ari diren bidegabekeriei kalean ere erantzun beharra dago” adierazi […]

Continue Reading 0
argazkia

Gobernua euskararen garapenaren alde bat egiten ez duten neurriak hartzen ari da

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka agertu du azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen ari den zenbait erabakirekin eta dei egin dio jarrera birbideratu eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko politika sendoak abian hartzeko. Harridura eta kezka sortu dute Kontseiluan Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabakik, besteak beste, Mendigorrian eta Castejonen eskoletako ikasleei eragiten dietenak. “Gogoratu behar dugu Gobernuaren […]

Continue Reading 0